argia.eus
INPRIMATU
Asteko adierazpenak
2010ko azaroaren 02a

Kepa Altonaga idazlea luze elkarrizketatu dute Beterriko Liburuan. Hona pasartetxo bat: "Lagun batek esan dit liburu hau [Darwin geurean] ‘amenoa’ dela. Aurreko liburuekin izan nituen kritika batzuk, baina oraingoan gehiagotan agertu dela uste dut eta erraz irakurtzen dela irakurri dute horietako batean. Ni ez nago liburuak irakurterrazak izatearen alde; bai ingelesez erabiltzen den ‘readable’ terminoak adierazten duenaren alde, irakurgarri izatearen alde, alegia. Badaukat lagunen bat liburua zaila dela esan didana ere, noski. Euskaraz irakurtzeko ohitura handiegirik ez duen batentzat baliteke liburua erraza ez izatea, nik nire gustuko euskara erabiltzen baitut, eta hori egin ahal izatea ez da hain erraza, editore batzuekin gora-beherak izaten baitira".