argia.eus
INPRIMATU
“Gose jokoak”-en bigarren zatia euskaraz
  • Suzanne Collins ::Dena sutan

    Alberdania-Erein

    orrialdeak ::444

    prezioa ::19,50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko ekainaren 30a
dena sutan
dena sutan
Nazioarteko best-seller ezaguna da Suza­nne Collinsen Gose jokoak. Stephen King nobelagile ezagunak honela definitu zuen: “Rap bizkor, biolento, urduri-jartzaile baten antzeko nobela da (...) ezin nion irakurtzeari utzi”. Iaz publikatu zuen nobela Alberdaniak euskaraz eta orain Dena sutan argitaratu dute Ereinekin batera. Trilogiako bigarren lanean gizarte azpiratua, altxamenduak... aurkituko ditugu. Giro distopikoa da nagusi: Katniss Everdeenen abenturak ezagutzen jarraituko dugu. Idazleak geroz eta proba gogorragoak jarriko dizkio pertsonaiari eta bigarren liburu honetan, gainera, pertsonaien arteko harremanek garrantzi berezia hartuko dute.