Etorkin literarioen zain

Aingeru Epaltza
Aingeru EpaltzaDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lerro hauek idaztean sei egun iragan dira Andu Lertxundik Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuenetik Eskarmentuaren paperak bere saiakerari esker. Sei egun, eta oraino ez dut lanturik entzun gure literatur kanona behin berriz Madrilen erabaki izanaz. Beharbada aspaldi handitik zegoelako Andu Lertxundi gure kanonean. Orain arte hemendik kanpora haren itzala merezi baino meheagoa izan bada, ez da noski euskal irakurlearen estimazio ezaz izan. Madrilen doi-doi ezagutzen bazuten, erdaldunek berek zuten falta. Sari berriak kenduko die agian begietako lausoa. Bere bizitzako 40 urte literaturari eskaini ondoan, imajinatzekoa da Anduren irribarre maliziatsua, egun hauetan esku zenbait tinkatzean.

Zer pentsatua ematen du saiakera bat izateak oriotarraren lana kanpoan ezagutarazteko bidea. Lertxundi nobelagileak jarraitzaile gehiago du gure artean, Lertxundi saiakeragileak baino. Sariaren berria hedatu baino lehenago zenbat irakurle izana zuen Eskarmentuaren paperakek? Agian bat edo bat gehiago, hemendik goiti. Gure bozgorailuak marrantak jota egoten dira maiz. Arrotzen iritziaren beharrean egoten gara gure balioaren neurria jakiteko.

Euskal irakurleen kopuru urriaz asaldatzen gara noizbehinka. Gure espantuak gezurtatzera etortzen diren berriak ere badira. Horra, konparaziorako, nazioarteko merkatuan onespena jasotzen duten liburuak aldi berean euskaraz ere plazaratzeko ekimena; Alberdania eta Erein argitaletxeek elkarrekin abiatu dute, Batera izenarekin.

Urte franko ditugu aditzen zein eskasa den lan itzuliei euskal irakurleak bihurtzen dien harrera. Erantzun ustez kaskar horrek ez du kanpoko lanak etxekotzeko ekimena bazter uztarazi. EIZIEk Elkar eta Alberdania argitaletxeekin aitzinera daraman Literatura Unibertsala saila gurera ekartzen ari da atzerriko oinarrizko liburutegia. Horietako bakoitza bere kasa ere ari da itzulpenak bulkatzen. Ez da inondik ere ahanztekoa Igelaren lan etengabea, edo Txalapartak jarraikortasun tikiagoaz egiten duena.

Nazioarteko kanonak nola edo hala benedikatutako lanak dira gehienetan, lehengo eta oraingo kritikak eta mundu zabaleko irakurleek testatuak.

Diferentea da Batera saila eta diferentea, orobat, joan den ekainean, Cénlit argitaletxe nafarrak sortu zuen Denonartean zigilua. Batean nahiz bertzean, kanpoko lan berri arrakastatsuak irauli nahi dizkigute euskarara.

Gure liburugintzan aspaldi joanak dira apustuak itsu-itsuan egiten zireneko garaiak. Argitaletxe hauek ez ziren igerilekura botako jakin gabe barnean urik ote zen. Bada, beraz, irakurle mota berri bat, orain arte bakana, gisa honetako itzulpenak bereganatzeko baldintzak betetzen dituena: hizkuntz gaitasuna eta aurreiritzi eza.

Euskal liburugintzaren eta euskal kulturaren zorionerako, itzulpenek beren lekua izanen dute, azkenik, gure artean. Albiste pozgarriak, dena dela, izanen du bere ifrentzua. Onurak ez baitira hain onak izanen gure literatur sormenerako.

Gure artean lehiatzen ginen oraindaino. Hemendik aitzina, etorkin literarioekin banatu beharko dugu gure merkatu tikiaren tarta. Hoberenak –Andu-eta– aitzina aterako dira. Gainerakook bazterrean geldituko gara. Kanpoko idazleen lan(hobe)etara jarririk, ihes eginen digu euskal irakurleak. Bertze batzuek beteko dizkiote ametsak eta mesanotxeak. Gure hiri eta auzo beretan bizi diren erdal idazle probintzietako horien parean izanen gara agudo euskal idazle gehienok. Irakurlerik gabe, zirkuiturik gabe eta ospe xume baina seguruaren ferekarik gabe.

C’est la vie.

Azkenak
Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude