argia.eus
INPRIMATU
Nazioartera begira jarri dira Alberdania eta Erein
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urriaren 12a
Nazioarteko merkatuan zirkulazio handia duten (edo izango duten) liburuak atzeman eta euskarara itzultzea, inguruko hizkuntzetako itzulpenen epe berdintsuetan edo lehenago. Horra Alberdania eta Erein argitaletxeen hitzarmenaren ondorioz sortu den Batera sail berriaren helburua. Lehenengo bi lanak Suzanne Collinsen Dena sutan eta Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna nobelak dira.