Melodia haizagailuaren baliozkotasuna

  • Siroka ::Haize berriak

    MusikHerria

    iraupena ::29´29´´

    prezioa ::5€

Haize bitxi hau Ugao-Balmaseda ingurutik dator eta berri samarra bada ere, partaideak aurretik Kloratita, Keats, Feos pero Majos, Apurka eta bestelako hauspoetan ibiliak dira. Aipatutako esperientziak gogorragoak izan badira ere, honakoan melodia nabarmeneko rock askeago eta leunago baten alde egiten dute lan. Mariaren ahotsak darama ontziaren lema eta instrumentuak bigarren mailan gelditzen dira azpitik askotariko sonoritateak marraztuz: pop-a, rock gogorragoa, punk-rocka, punk-pop-a eta metal tanta neurtu batzuk. Bestalde, abesterakoan tempo desberdinak aukeratzen dituzte, abestuz, errezitatuz eta inoiz rapeatuz. Eta ezin ahaztu, abesten dutenean zabaldu nahi duten mezuari berebiziko garrantzia ematen diotela eta maila askotako burujabetasunaren aldeko korrontean eragiteko idazten dutela.

www.myspace.com/sirokataldea
Siroka
Obamari edo Bushi ez diogu zertan kantarik egin; gurean bada kritika nori zuzendu

Mariaren ahotsa instrumentuen gainetik dago nabari. Mezua da garrantzitsuena?


Bai, jakina. Musikaren bitartez gure ekarpena egiten saiatzen gara. Musika bozgorailua da eta gure haserreak, ideologia, itxaropenak eta borrokak kontatzeko erabili nahi dugu. Baina egia da baita ere musikari, estiloari eta gure irudiari garrantzi handia ematen diogula.


Melodia gabe ez dago iraultzarik?


Bai, egon badago. Baina iraultza egiteko molde ezberdinak egonda, musikalki ere aukera zabala existitzen da. Taldeko mutilok orain arte eremu zaratatsuagoetan aritu bagara ere, beti gustatu izan zaigu gauza berriak probatzea. Mariak sortzen dituen melodiak eta abesterakoan duen jarrera, gure musikaren gordintasunari elkartuta, iraultza egiteko oinarri onena izan daiteke.

Maitasuna eta gorrotoa askotan eskutik doaz?


Zerbait edo norbait maitatzen ez baduzu, zaila da axola ez zaizun zerbaitengatik gorrotoa sentitzea. Guk gauza asko maite ditugu. Gure lagunak, herria, familia, ingurunea, izaera, musika, kultura, askatasuna... Lagunak bahitzen dizkigutenak, herria zanpatzen dutenak, gure izaera moldatu nahi dutenak, sakabanatzen gaituztenak, beraien onuragatik baino jokatzen ez dutenak, debekuak ezartzen dituztenak... gorroto ditugu eta horrela adierazten dugu gure kantetan.

Sahara gabe bada Siroka? Eta Euskal Herria gabe?



Sahara eta Euskal Herria bezalako herri zapalduek izaera propioa dute, eta izaera horren arabera biziraun dute inguruko estatuek beraien aurka bideratutako gorroto guztiaren gainetik. Sirokan ere, izaera eta jarrera definitua duen talde gara. Ez diogu Obama edo Bushi kantarik egin behar, hemen gurean badugulako zer esan eta nori zuzendu gure kritika, maitasuna edo gorrotoa. Sirokak ere Saharak eta Euskal Herriak bizirauteko izan duten kemena izatea nahiko genuke; hala bedi!

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude