argia.eus
INPRIMATU
Kimuak-eko bederatzi filmak 800 jaialditan emango dituzte
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urriaren 12a
Hautaketarako inoiz baino film gehiago aurkeztu dituztela (72) eta maila urtetik urtera hobea dela kontuan harturik, aurten film labur bat gehiago sartu dute Kimuak katalogoan: bederatzi guztira. Hona nazioarteko 800 zinema jaialditan parte hartuko duten pelikula hautatuak: Ámár, Artalde, Ondar ahoak, Exhibition 19, La gran carrera, Khorosho (Todo bien), El premio, Daisy Cutter, La cortadora de margaritas eta Un novio de mierda.