argia.eus
INPRIMATU
Mondragon Unibertsitateak MUtelebista sortu du
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Mondragon Unibertsitateak MUtelebista (www.mondragon.edu/mutb) Internet bidezko telebista sortu du. Hiru atal izango ditu: asteroko erreportajeak, zuzeneko emanaldiak streaming bidez eta bideo gordailua. MUtelebista da Mondragon taldeko lehen telebista korporatiboa. Ikus-entzunezko komunikazio karrerako kideak arduratuko dira MUtelebista egiteaz, Idoia Astigarraga irakasleak koordinatuta.