argia.eus
INPRIMATU
Kartzelako euskal letren ibilbide-orria
  • Jokin Urain :: Ez dago etxean

    Susa

    orrialdeak ::186

    prezioa ::17€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko urriaren 05a
Ez dago etxean
Jokin Urainen Ez dago etxean liburuak euskal literaturan zoritxarrez sarritan errepikatu den fenomenoaren berri ematen digu: idazleak giltzapean egotea, alegia. Idazle presoen eta preso idazleen lanei buruzko entziklopedia txikia da. Susak saiakera sailean argitara eman du eta Espainiako La Moraleja espetxetik idatzia da, Urain bera ere kartzelan dagoelako. Euskal presoen ihesaldi ongi burutuak, zapuztuak eta amestuak aurkituko ditu irakurleak liburuan. Baina, liburua kartzelaldiko kronikaz osatua bada ere, idazleak munduari erreparatzen dio, eta gizartearen erradiografia eskaintzen du. Barrote artetik egindako askatasun ariketa.