Soziolinguistika dosia ikasle gosetiei

  • Hizkuntza Plangintza Ikastaroa (Hiznet izenarekin ezagunagoa) EHUren eta Eusko Ikaskuntzaren hitzarmenari esker eskaintzen den graduondokoa da. Hamar urte dira Eusko Ikaskuntzak abian jarri zuela. Osasuntsu dabil, soziolinguistika egarriz dira euskara teknikariak eta hizkuntzalariak.
Ikastaroa
Asmoz Fundazioa
Bitxia da. Euskal Herrian, euskararen biziraupenaz, hizkuntza gatazkaz eta eleaniztasunaz beste toki askotan baino gehiago hitz egiten da. Aldiz, maila akademikoan horren isla ez da parekoa. Hiznet graduondoko ikasle asko soziologia eta hizkuntzalaritza ikasiak dira, eta beste hainbat teknikari lanean batean eta bestean ari direnak. Inork ez du soziolinguistikako titulurik, ez baitago halakorik hemengo unibertsitateetan. Fakultaterik eta ikasketa adarrik ezean, graduondokoa. Eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulu hori ez da hutsetik sortu.

Iñaki Martinez de Luna soziologoa Hizneteko zuzendaria da orain eta Hiznetez galdetuta 1994. urtera egin du atzera. EHUren Leioako Campusean hizkuntza plangintza ikastaroa antolatu zuten. Garai hartan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailaren gidaritza Pello Salaburuk zeramala, Jaurlaritzak ordaindu zuen egitasmoa. Jaurlaritzak ordaintzeari utzi zionean ikastaroa bertan behera geratu zen.

2001ean Eusko Ikaskuntzak Martinez de Lunari galdetu zion ea berriz ere ikastaroren bat antolatzeko modurik izango zukeen. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa orduan sortu zen eta honen eskutik abiatu zen hizkuntza plangintza ikastaroa, Olatz Olasok asmatutako Hiznet izenarekin. Olatz Olasok eta Martinez de Lunak jarri zuten abian Hiznet. Azken horrek, hasieran, ez zuen luze biziraungo zuen itxaropen handirik: “Uste nuen, zorte pixka batekin, bizpahiru urtez iraungo zuela. Gakoa euskalgintzako hainbat erakunderekin egindako zubi lana izan zen. Zer esana izan zezakeen guztia sartzen saiatu ginen. Denek jarri zuten hoberena ekimena martxan jartzeko”.

Ikasleak, batik bat filologoak
2007-2008 ikasturterako, hainbat ahaleginen ondoren, Eusko Ikaskuntzak lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearekin Hiznet graduondokotzat hartzea, hau da, titulu ofiziala izatea, Hizkuntza Plangintza Ikastaroa izenarekin.

Graduondokoaren helburua ondoko lau ezaugarritan laburbildu daiteke: ikasleei soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza ematea, hizkuntza diagnosiak edo azterketak egiteko erremintak ematea, euskararen egoera orokorra azaltzea eta abian diren hainbat hizkuntza plangintzen (udaletakoak, Eusko Jaurlaritzakoak, hezkuntza alorrekoak, lan mundukoak...) berri ematea. Euskara teknikarientzat, euskararekin lana egiten duten profesionalentzat, euskalgintzako elkarte edo kideentzat, eta euskararen inguruan lan egiteko asmoa daukatenentzat da ikastaroa.

Ikasleen perfila ez da gehiegi aldatu hamar urteotan; gehienak hizkuntzalaritza ikasitakoak dira eta batzuk soziologiatik datoz. Unibertsitate ikasketak bukatu berri dituztenak dira mordoska, baina badira irakaskuntzan, enpresetan, udaletan, itzulpengintzan eta euskara elkarteetan lanean ari direnak, asko teknikariak. Iñaki Martinez de Lunak hamar urteotako ikasleak ezagutu ditu: “Aldaketa prestakuntzan izan da, orain dauden askok asko dakite, eta lehen ez”. Irakasleei dagokienez, hainbat alorretan lanean edo irakasten ari den jendea da, Martinez de Lunaren ustez, “zoritxarrez balio duten guztiak ez daude, baina dauden guztiek balio dute. Oso onak dira”. Hasi berri den ikasturteko irakasleen zerrenda goian daukazue.

Foroak eta wikiak

Ikastaroa Internetez gidatzen du Asmoz Fundazioak eta koordinazio lanaz gaur egun Saioa Labaka arduratzen da. Plataforma birtualean garaian garaiko ikasgaiak jasotzen dituzte ikasleek eta irakurritakoan testa egiten dute, alegia, galdera-erantzun laburreko metodoa erabiltzen da ikasleari nota jartzeko. Testa gaindituta ariketa bat egiten dute. Irakasgai batzuetan, irakasleak galde diezaioke zer iritzi duen halakori buruz edo beharbada egoera erreal bat irudikatuko dio, udal teknikaria dela pentsatzeko esango dio eta halako egoeraren inguruan zer egingo lukeen pentsatu eta idazteko eskatuko dio. Ariketa horiek banaka egin daitezke, baina taldeka ere aritzen dira, wikien bidez. Azken urteotan indarra hartu duen lan egiteko beste modua foro bidezkoa da. Gai baten inguruan ikasle baten eta bestearen erantzunei esker hausnarketa kateak osatzen dituzte, Martinez de Lunak esan digunez, foroetako truke horiek gordetzekoak dira, duten eduki mailagatik. Foroak foro, online izateak dituen baldintzak osatzeko, aurrez aurreko saioak txertatu ziren duela urte batzuk eta orduz geroztik urtean lau aldiz biltzen dira irakasle eta ikasleak Udako Euskal Unibertsitateko Eibarko egoitzan.

Proiektu errealistak

Ikasle guztiek badakite ikasturtea bukatzerako sakontze egitasmoa –goian iazko entresaka– egin behar dutela. Asmoz Fundazioak gai zerrenda eskaintzen die, baina norberak bere gaia proposatzeko aukera ere badu. Kontuan izanda ikasletako asko lanean ari direla, lan esparruan aplikatzeko balioko luketen proiektuak egiten dituzte sarri. Labaka koordinatzaileak esan digunez, “egitasmoa bukatutakoan galdetzen diegu ea zintzilika dezakegun webgunean. Batzuek baietz esaten digute eta beste batzuek ezetz, adibidez, enpresa jakin bateko barne informazioa erabili delako edo gehiago sakondu nahi dutelako”. Martinez de Lunak horrela definitu ditu lanok: “Ez dira lan esoterikoak, marfilezko dorrean egiten direnak, premiei erantzun nahi dieten lanak dira. Interesgarriak dira eta batzuk oso onak”.

Esandakoa, ikasleek egitasmoak praktikara eraman nahi dituzte. Hiznetek horretarako balio du, hizkuntza kudeaketa korapilatsuan irtenbide arrakastatsuak aurkitzen laguntzeko.
Irakasleak 2010-2011 ikasturtean
· Jon Aizpurua
· Olatz Altuna
· Kike Amonarriz
· Jose Mari Arakama
· Asier Arrieta
· Iñaki Arruti
· Andoni Barreña
· Jose Inazio Basterretxea
· Kontxesi Berrio Otxoa
· Paul Bilbao
· Diego Egizabal
· Xabier Erize
· Lore Erriondo
· Iñigo Fernandez
· Iñigo Garaialde
· Rober Gutierrez
· Jone Miren Hernandez
· Santos Izagirre
· Nekane Jausoro
· Lionel Joly
· Patxi Juaristi
· Paula Kasares
· Iñaki Marko
· Zesar Martínez
· Pablo Mendizabal
· Olatz Olaso
· Pablo Suberbiola
· Mikel Zalbide
2009an ikasleek egindako sakontze egitasmoetako batzuk
- Motibazioaren garrantzia hizkuntza ohituren aldaketan.
- Enkarterriak eta euskara.
- Hartzailearen araberako diskurtsoak lan-munduko euskara planen sustapenean.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun
saileko erabilera plana.
- Identitatearen hizkuntza, hizkuntzaren identitatea?
- Euskalteleko langileen iritziak euskararen balioen gainean.
- Euskararen normalizazioa Bizkaiko Foru Aldundian.
- Kode Alternantzia lagunarteko gazte hizkeran, Zaldibia eta Ordiziako kasuak.
- Politiko elebidunak euskaraz eta gaztelaniaz.
- Suomiera eta gaelera, norabide desberdinetan ibili diren bi hizkuntza.

Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude