Bi taza, my friend

  • Ez zaitez inoiz formari lotu, hura moldatu eta zure egin, eta utzi hazten, izan zaitez ura bezalakoa. Burua hustu, izan formagabe, moldaerraz, ura bezala. Taza batean ura bota, eta ura taza bihurtzen da. Botila batean ura bota, eta ura botila bihurtzen da. Teontzi batean bota, eta teontzi bihurtzen da. Ura isuri edo pilatu egin daiteke. Izan ura, ene adiskide”, “Be water my friend” munduan diren aipurik ospetsuenen artean ospetsuenetakoa izatera heldu da. Ekialdeko eta mendebaldeko jarraibideen bere laburpen pertsonal moduko horretan biltzen da Bruce Lee legendazkoak landu nahi izan zuen filosofia. Baina hori txino da guretzat. Saiatu saiatzen gara barre-terapia, yoga, pilates, lurrin-terapia edota kosmetika naturala bezalako beste mila ikastaroetan izena ematearen bidez, baina horrela ere ezin lortu, ezin gure eskuak, gure azpiak, gure sorbaldak, gure hitzak, ezin gure burua ur bihurtu.
Jose Luis Padron
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gure printzipioen teontzia urez bete, eta teontziak teontzi izaten jarraitzen du. Gure demokraziaren botila urez bete, eta botilak ez dio botila izateari uzten. Gure gizartearen taza urez bete, eta zer lortuko dugu, taza izaten jarraituko duela, besterik ez. Ezin dut kontrakoa esan. Gu ez gara ura, taza baizik. Katilua gara. Katilu handia. Taza gogor-gogorra eta handi-handia. Eta ez diot ba nik aurpegi irribarretsurik margotuta ikusten, gehiago ikusten diot zoriontasuna itotzen eta nahigabean bizitzen ikasi duenaren giza aurpegi serio eta tristea. “Zelarik nahi ez duenari eman bekio arbalda” (Al que no quiera taza, taza y media), horixe da gure egunerokotasunaren tazak esateko digun guztia. Herri oso tristean bizi gara; zerbait ez dabil ondo. Beñatek, ttakun modu bikainez, hori ere esan egin behar baita, zutabea Argiara bidaltzeko puntuan zegoela publiko egin zutela ETAren agiria, “eraso ekintza armatuak” ez egiteko erabakia hartzen zuela iragarriz. Gaur, ETAren bigarren komunikatu bat daukagu, nazioarteko komunitateari dei eginez, “Konponbideak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko”. Eta politikarien kasuan behintzat, ez dut nik poztasun berezirik nabaritu. Ditugun agintariak ikusita, agintaririk gabe lasai asko bizi gintezkeela uste dut, baina gure garaiko sistema politiko tristean poz-pozik gaude gure presidente, alkate eta zinegotzien gehiengoarekin berezkoa duten kirtenkeri maila handiarengatik. Zertarako behar dugu talde armatu baten su-etenaren aldarrikapenaz pozten ez den gobernu bat? Herri triste batean baino ezin dira horrelako koadro patologikoak gobernaritzat jo. Herri zoriontsu batean ospitalera eramango zituzten zuzen-zuzenean, eta tratamendu psikiatrikoa ezarri. Baina ohitu egin gara nahaste-borraste neurotiko honetan, eta taza batetik beste taza batera doan ura izan nahiago dugu; preso dagoen uraren antzera bizitzen jarraitzea izan da hartu dugun aukera. Urgune itsua gara Platonen leize-zuloan, benetako gauzen itzalak baino ez ditugula ikusten. Baina gure buruak argigune batera atera beharko ditugu noizbait, eta hasieran argi gehiegizkoak itsutu egingo gaitu, eta ez dugu deus ikusiko, eta, agian, Txileko San Jose meategian, 700 metroko sakonean harrapatuta eta kanpoan maitalea eta emaztea zain dituela dagoen meatzari horren antzera, ezki-lore taza bat edo bi ere beharko ditugu, horrez geroztik, ezer ez dela berdin izango baketsu onartzeko, azkenean ur bihurtu dela dakien taza bat bezain irribarretsu.

Azkenak
2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1999) aktibista... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude