Gizartean beste leku baten bila

  • Zahartzen ari da biztanleria, geroz eta adineko jende gehiago dugu inguruan, baina gaitasunez eta esperientziaz beteriko pertsonatzat hartu beharrean, zokoratu egiten ditugu sarri. Gizartean beste eginkizun batzuk betetzea aldarrikatzen dute beraiek.
Zahartzaroa
ZahartzaroaDani Blanco
Zer da zaharra izatea? Galderak zentzugabea dirudien arren, erantzun bat baino gehiago sorrarazten ditu. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak EHUko Udako Ikastaroetan esan bezala, “zahartzea oso gauza erlatiboa da, 30 urtekoa zaharra izan baitaiteke futbolari izateko”. Gaiari beste itzuli bat emanda, Madrileko La Paz Unibertsitate Ospitaleko Javier Barberok honakoa gehitu zuen ikastaroan: “Badago jendea 30 urterekin hiltzen dena eta 80 urterekin lurperatzen duguna”. Norberak eman diezaiokeen zentzuaz harago, gehien hobesten den definizioa da pertsona zaharra 65 urtetik gorakoa dela. Datu hori aintzat hartzen badugu, gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bost pertsonatik bat zaharra da. Adin talde horretako pertsonek geroz eta baldintza fisiko eta mental hobeak dituzte, eta hortaz, gizarteko hainbat alorretan parte hartzeko moduan daude. Halere, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko Joseba Zalakainen esanetan, zaharrez hitz egiterakoan hainbat ñabardura hartu behar dira kontuan: “Zaharrak asko dira eta askotarikoak, euren artean ezberdintasun ugari baitaude, gazteen artean baino gehiago”. Datuak asko aldatzen dira 65 edo 95 urteko pertsona baten inguruan hitz egiten badugu. Sexua litzateke beste aldagai bat, bai-eta hezkuntza edo klase soziala ere.

Zein egiteko dute gure artean adineko pertsonek? Elisabet Arrieta soziologoak eta EHUko irakasleak dioenez, “zaharrek rol ikusezina betetzen dute gizartean, aisialdiarekin eta gehienetan ekintza pasiboekin loturikoa”. Pertsona batek lan profesionala uzten duenean, gizartearentzat ikusezin bilakatzen da. Horri gehitu behar zaio zaharra izateak gure artean zentzu ezkorra duela. Izan ere, Ramon Bayes Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen aburuz, “denok nahi dugu zahartzarora iritsi, baina inork ez du zaharra izan nahi”. Bere esanetan, zaharra zeken, kexati, gogaikarri, zurrun, zorrotz, berekoi, errepikakor eta tankera horretako adjektiboekin lotzen da sarri. Gaztetasunaren apologia egiten duen gizartean, zahartzaroa arazo gisa bizi dugu, eta ez gaitasunez beteriko adin moduan.

Nolanahi, zaharrak erabateko integrazioan bizi ez diren arren, ez daude erabat baztertuta, integrazio inperfektuan bizi dira. Zaharren inguruko ikuskera ezkorrak menpekotasun eta pasibotasun sozialaren irudia eskaintzen du eta irudi hori adineko jendearen izaerari eransten zaio; euren buruaren irudi negatiboa sortzen die, eta gizartean esku-hartzerik ez duten objektu soil bilakatzen dira. Ikuskera hori, baina, ez da erreala, SIIS-eko kide Zalakainen hitzetan: “Zahartzaroa ez da menpekotasunarekin, ezintasunarekin eta zerbitzu sozialekin lotu behar, asko jota zahar guztien %13 baita menpekoa eta %25 inguru ezintasunen bat duena”. Beraz, egun zahar gehienak osasuntsuak dira.

Aipatu aurreiritziei gehitu behar zaio sistema kapitalistak ekonomiaren ikuspuntutik sailkatzen dituela giza taldeak: produktiboa zara edo ikusezina. Edonola, zaharrek geroz eta diru gehiago dute eta euren parte-hartzea kontsumitzaile bezala indartu egin da: “Zaharren artean txirotasun errealaren kopurua murrizten joan da, eta aldiz, gazteena igo egin da. Hain zuzen, gazteen eta haurren artean dago txirotasun arrisku handiena”. Horren erakusle da Txirotasun eta Desberdintasun Sozialen Inkestak 2008an emandako datua: EAEn 65 urte baino gehiagoko pertsonek gidaturiko familietan, txirotasun erreala %1,3koa zen; biztanleria guztia aintzat harturik %3,2koa; eta gazteek gidaturikoetan, %9,8koa. Horren ildora, Arrietak gogorarazi du krisi garai hauetan zenbait gazteri guraso edo aitona-amonek laguntzen dietela ekonomikoki.

Zaintzaile lanetan

Bada zaharrek betetzen duten rol aktibo bat: bilobak edo menpekotasunen bat duten pertsonak zaintzea. Askotan senarra edo emaztea da laguntza behar duen hori, edo familiako beste kideren bat. EAEn, 25.000 zahar daude laguntzaile moduan lanean –zaintzaile guztien %30–. Boluntario lanetan ere kopuru handia dabil, 65 urtetik gorako 5.000 pertsona inguru. Arrietaren esanetan, “zaharrek funtzio hori betetzen dutela ikusten du gizarteak, baina ez dute horregatik aitorpenik jasotzen”.

Jarduera profesionalean, Europako beste herriekin alderatuz EAEn 65 urtetik gorako pertsonek lan gutxi egiten dutela nabarmendu du SIIS-eko kideak, eta horrek ez du erretiro adinarekin zerikusirik, haren iritziz. Imsersoren (Zaharren Institutu eta Zerbitzu Sozialak) arabera, 65 urtetik gorakoen %60 lanean jarraitzearen alde dago.

EHUko ikastaroan, egungo erretiro ereduaz kexu agertu zen Ramon Bayes unibertsitate irakaslea, adinean oinarrituriko derrigorrezko erretiroa diskriminazioa iruditzen baitzaio. Erretiro legala onartu eta babestu behar den lorpen soziala iruditzen zaio, baina erretiro pertsonalizatua bilatu beharko litzateke: “Lanaz nazkatuta dagoen 60 urteko pertsona bati erretiroa ukatzea bezain zentzugabea da erabat eraginkorra den eta bere lanarekin disfrutatzen duen 65 urteko beste bati lana egitea eragoztea”.

Zalakainek ere ondo ikusten du erretiro eredu hori. Bere ustez, erretiroa lan motaren arabera ezarri beharko litzateke, eta hortaz, kasu batzuetan arauak gogortzearen eta besteetan leuntzearen aldekoa da. “Ondo ikusten dut meategian edo eraikuntzan lan egiten duena irakaslea edo kazetaria baino lehenago erretiratzea”. 66-68 urterekin oraindik lanean dagoenak pentsio hobea jasotzea ere babestu du, bai eta erretiro partzialak sustatzea ere; hau da, erretiroa prozesu gradual moduan planteatzea, ordutegi murriztua ezarriz. “Orain, errelebo kontratua dago 60 urte dituztenentzat, baina zergatik ez 65 urtekoentzat ere? Zaharren parte-hartzea handitu egin behar da lan eremuan, beti ere borondatezkoa bada eta baldintza fisiko eta mentalak kontuan hartuta, noski”.

Ez dira gizartean inplikatzen

Bestalde, datuek erakusten dute zaharrak ez direla oro har gizarte jardueretan gehiegi inplikatzen. Egunean batez beste gazteek baino bost ordu gehiago izan arren, denbora hori ez dute aktibatzeko aprobetxatzen. Alderdi politikoetan, sindikatuetan, kirol nahiz erakunde profesionaletan lan egiteari denbora gutxi eskaintzen diote gainontzeko herritarrekin alderatuz gero, baina aldi berean gehiago esku hartzen dute talde erlijiosoetan, boluntario elkarteetan eta aisialdiko taldeetan. Parte hartzen duten emakumeak gehiago dira gizonak baino, baita hiri inguruan bizi direnak eta formazio hobea dutenak ere.

Zalakainek nabarmendu digunez, jubilatu ondoren %40ak ez dio jarduera berri bati ekiten (dela kirola, eskulanak edo turismoa). Gainera, hezkuntza maila altuagoa dutenek ere ez dute jarduera kultural askotara jotzen –ez kontsumitzaile gisa, ez sortzaile moduan–. Alor horietan parte-hartzea sustatu behar dela uste du Zalakainek: “Beharbada joera hori ematen da ez delako beraien artean nahi adina sustatu, ez dutelako ohiturarik”. Hala, 65 urtetik gorako pertsonen %43ak uste du gizarteko eremu guztietan presentzia handiagoa eduki beharko luketela.

Zein rol jokatu beharko lukete?

Egungo jubilatuek aldarrikatzen dute gizartean beste leku bat izatea, beste eginkizun batzuk betetzea. Elisabet Arrietaren iritziz, “potentzial handia dira eta asko dute eskaintzeko; horrenbestez, gizarteak hori aprobetxatzea ezinbestekoa da”. Euren baloreak eta esperientzia dira, besteak beste, galtzen utzi ezin diren gaitasunetako batzuk. Baina nola bideratu daiteke egiteko hori? Adibidez, indarrak batu asmoz eta gizartean beste pisu bat izan nahian, EHUko Esperientzia Geletatik elkarte asko sortu dira; hala nola, Secot Gipuzkoa (Gipuzkoako Pertsona Helduen Elkartea), Hartu-emanak (Bilboko Pertsona Helduen Elkartea) eta Helduen Hitza (Donostiako Pertsona Helduen Elkartea). Zaharrei laguntza eta orientazioa eskaintzen diete eta elkarteen baitan lan egiteko aukera ere badago.

Dena den, Zalakainek uste du zaharrek gizartean duten parte-hartzea zaharren elkarteetara beharrean erakunde orokorretara bideratu beharko litzatekeela; erakunde politikoetara, bizilagunen elkarteetara, Gobernuz Kanpoko Erakundeetara edo talde kulturaletara, esaterako. Parte-hartzea lau eremutan zehazten du bereziki: politika, ekonomia, kultura eta arlo zibila. Modu horretara, hainbat belaunaldirekin harremanetan jartzeko modua izango lukete eta ghettoak saihestuko lirateke. Argi utzi du halaber zaharrek jokatzen duten rola baloratzeko nahitaezkoa dela ordainpekoak ez diren lanak goraipatzen hastea, boluntario lana, besteak beste.

Profesionalki izan dezaketen esperientzia aprobetxatzeko ere, egon badaude ekimenak: adinekoek gidaturik, proiektu profesionalak bideratzeko eta horien inguruko iritzia emateko antolatutako egitasmoak. Horrez gain, lan arloko beste aukera bat izan daiteke enpresetan zaharren kontseilu gisakoak eratzea, enpresetan aditu gisa jarduteko. Arrietarentzat hori ez litzateke erabat onuragarria izango, finean euren profil bereko jendearekin egongo liratekeelako harremanetan, eta ez da belaunaldien arteko harremana bermatzen.

Teknologia berrien garrantzia

Joseba Zalakainek uste du zaharrei zuzenduriko baliabide gutxi daudela, eta gainera, daudenean ere ez dituztela gehiegi erabiltzen. Hor zerikusia izan dezake baliabide horiek eurentzat arrotzak izatea, informazio teknologiekin gertatzen den moduan. Eusko Jaurlaritzak kaleraturiko Zaharrek parte hartzeko plan integralaren alde txostenean agertzen denez, teknologia berrietara sarbidea izatea aktibatzailea izan daiteke pertsona zaharrentzat. Informazioa, ideiak eta ezagutza orokorra jasotzeko aukera ematen die, eta horrek pertsona guztien integrazioa errazten du.

Politika publikoek, aldi berean, zeresan eta zeregin handia dute zaharren integrazioa eta parte-hartzea bultzatzeko. SIIS-eko kidearen arabera, menpekotasun egoeran daudenak edo arazoak dituztenak babesteko politikak egiten hasi dira, baina oraindik ez dago zaharren inguruko politika integralik. “Gazteen, haurren edo familien politikak egiten dira, baina zaharrenak beti asistentziazkoak edo laguntzazkoak izaten dira. Era berean, eta kontraesana badirudi ere, adin guztiei begira etxebizitza, garraio, errenta edo kultura politikak egin beharko lirateke”, denen beharrei erantzuteko zeharkako politikak gauzatu behar baitira.

Erakunde publikoek eta gizarteko gainontzeko taldeek adineko jendearen parte-hartzea sustatu dezaketen arren, beraiek ere badute zeresanik, euren gaitasunen, esperientziaren eta baloreen bitartez gizartea bera aberasten eta belaunaldi berriei duten jakintza transmititzen jarraitu dezaten.

Azkenak
Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Atzerritartasun legearen erreforma, Regularización Ya taldearen borroka alboratzen duen sasi-konponbidea

Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Gizon bati espetxe zigorra ezarri diote, Donostian emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]


2024-12-20 | Hala Bedi
Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretaratzean

Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]


2024-12-20 | Uriola.eus
Bilboko Loraldia Festibalaren 11. edizioarako sarrerak salgai daude

2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]


2024-12-20 | Euskal Irratiak
France 3 Euskal Herri katearen berri saila, berriz ere murrizturik

France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]


Hedabideen iruzurrak
Preso siriarra askatzen duten CNNren bideoa: iruzur salaketak

Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Gabonetan sortzen den kutsaduraren %57 oparien ondorioz da

Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO2 isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren ondorioz, eta... [+]


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Eguneraketa berriak daude