argia.eus
INPRIMATU
Mandasko dukearen bizitzari buruzko guztia
  • Carlos Rilova ::Vida del duque de Mandas

    Kutxa

    orrialdeak ::438

    prezioa ::17€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
vida del duque de mandas
Carlos Rilova Jericók idatzi du Fermin Lasala y Colladoren biografia. Kutxaren eskutik publikatu den lan hau Rilovaren doktore tesiaren azken emaitza da. Mandasko dukea zen Lasala eta bizitza bakarra eduki partez, lauzpabost izan zituela esan liteke: hamaika negoziotan sartuta ibili zen, baita moltsa ederki gizendu ere; baina, horrez gain, historia liburuekin zaletasun berezia izan zuen, arlo militarrean karrera egin zuen, baita politikan ere. Biografia honetan esaten denez, XIX. mendearen amaieran Parisen eta Londresen Mandasko dukea bazen nor: inperioak egin eta desegin zituen noiz eta Belle Époque betean, Europa kolonialismorantz zihoanean.