Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketaren baitan, Transmedia eta 3D jardunaldia egingo da Donostian hilaren 22an. Ikus-entzunezkoen esparruan sortzen ari diren joera berriak izango ditu ardatz, eta bi zatitan banatuko da. 3D zinemaren inguruko tailerra batetik, Príncipe zineman egingo dena, Manolo Gómez Santos Dygra Films-eko lehendakariaren parte-hartzearekin. Eta, bestetik, nazioarteko Transmedia jardunaldia: Lance Weilerren hitzaldia, Robert Figuerasen Panzer Chocolate proiektuaren aurkezpena eta Ian Ginn ekoizleak gidatutako eztabaida jasoko ditu. Arrasate kaleko Kutxaren aretoan egingo da Transmedia jardunaldia.