argia.eus
INPRIMATU
Hitzarmen probintzial eta autonomikoak arriskuan
Daniel Udalaitz 2013ko maiatzaren 07a
Patronalaren eta sindikatuen arteko hitzarmenen negoziazioan giltzarria den negoziazio kolektiboa ere aldatuko dute. Patronalak eta sindikatuek sei hilabete dituzte akordioa lortzen saiatzeko. Lortu ezean, Gobernuak heldu beharko dio gaiari eta dekretu bidez jarriko du indarrean, lan erreformarekin egin duen moduan.

Beste erreforma honek, besteak beste, hitzarmen probintzial eta autonomikoentzat kaltegarriak diren neurriak jaso litzake. Testuinguru horretan, sortuko litzatekeen egoera are urrunago legoke sindikatu abertzaleek aldarrikatzen duten euskal lan harreman esparrutik. Horregatik besteak beste, sindikatu abertzaleek EAJk lan erreformaren izapideetan izandako jarrera salatu dute. Gogoan izan EAJren eta CiUren abstentzioari esker onartu zela erreforma Senatuan, eta bi hilabete geroago Kongresuak berretsi egin du lege berria.