argia.eus
INPRIMATU
Chillidaren biografia haurrentzat
  • Gorka Calzada :: Eduardo Chillida...

    Txertoa

    orrialdeak ::123

    prezioa :: 9,95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05a
9 eta 12 urte bitartekoentzat idatzia dago Eduardo Chillida, espazioaren eskultorea biografia. Gorka Calzadak eskribitu du, irakurle gazteek gustura hartzeko moduan, baina zehaztasuna eta sakontasuna galdu gabe. Txertoak argitaratutako liburuak azaltzen du nola Chillidak txikitatik izan zuen edozein paperetan zirriborroak egiteko zaletasuna eta arratsalde euritsu eta bakartietan itsasoari so, bere gauzetan pentsatzeko afizioa. Hortik etorriko ziren, ziurrenik, nagusiagotan eskultore izateko oinarrizko osagaiak. Baina artista berezia izan zen Chillida: materialekin eskultura egiteaz gain, hutsarekin ere egin zitekeela erakutsi baitzuen.