Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen du Tantak aldizkaria, eta hezkuntza gaiak izan ohi ditu ardatz. 2010. urtean argitara eman duten lehen zenbakian hainbat gai landu dituzte sakontasunez: ahozkotasunaren irakaskuntza bigarren hezkuntzako testu-liburuetan; bigarren hezkuntzatik unibertsitatera igarotzeko beharrezkoa den informazioa; Elkarrikertuz egitasmoari buruzko gogoeta; gaurko eskolan familia-ereduek jokatzen duten rola... Gainera, hezkuntzaren esparruan azken hilabeteetan publikatu diren liburuei buruzko iruzkinak ere aurkituko ditu irakurleak aldizkariaren azken orrialdeetan, ohikoa den moduan.