Garapenak bere menpeko bihurtuko gaituen beldurrez

  • Zientzia gauza ona da, baina alde txarrak ere baditu. Horren esaldi sinpleak balio diezaguke Eusko Jaurlaritzak iaz kaleratutako ikerlanaren emaitza laburbiltzeko. Euskal Herrian egindako azterketaren arabera, herritarrok uste dugu erakunde publikoek lidergo handiagoa behar luketela zientzia gaietan, eremu pribatuari gaur duen pisuaren zati handi bat kenduta.
Lord Ferguson-CC By Sa
Euskal herritarrok jarrera anbibalentea daukagu zientziarekiko: haren balorazio ona egiten dugu oro har, baina kezka dugu sor ditzakeen arriskuez, eta ez gara lar fidatzen ikerketa gidatzen dutenekin. Hori da iazko irailean Eusko Jaurlaritzak publikatutako ikerlan baten ondorio nagusietakoa. Zientzia eta teknologiaren gizarte iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian. Bere tratamendua eguneroko prentsan dauka izenburu mardula, eta Lehendakaritza Sailaren menpe dagoen Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen ekimenez 2008an egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu. Artean, Juan Jose Ibarretxe zen Lakuako maizterra.

“Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana aurkeztua zuen, eta beharra sentitzen zuen euskal herritarren pertzepzioa jasotzeko zientziari buruz”, azaldu digu Eguzki Urteagak, ikerlanean parte hartu duen soziologoetako batek. Hain zuzen, Iparraldeko landa-lanaz arduratu da Urteaga, ikerketa eremua ez baitzen EAE bakarrik izan, Euskal Herri osoa baizik.

Ikerketa hiru eremutan egin zen: EAE, Nafarroa eta Iparraldea. Bakoitzean eztabaida talde nagusi bi eratu ziren; bata, zientzia eta teknologiako eta gizarte-zientzietako ikasketak zituztenek osatua; bigarrena, bestelako lizentziaturaren bat zeukatenek. Horrez gain, banakako elkarrizketak egin zituzten zientzian eta berrikuntzan adituekin.

Zientzia ondo baloratua da, baina...

Batez ere eztabaida taldeetan azaldu ziren iritziez mintzatu zaigu Urteaga. “Zientziari eta zientzialariei buruz zer ikuspegi zuten galdetuta, balorazioa nahiko ona zen. Baina xehetasunetan sartuz gero, kezkak eta kritikak agertzen ziren”.

Zientziaren garapenak aukera ematen du teknika berriak sortzeko, zerbitzu berriak eskaintzeko, bizi kalitatea hobetzeko... baina aldi berean arazoak dakartza. Horra uste zabalduena. “Iparraldean, adibidez, transgenikoen gaia aipatzen zuten”, dio Eguzki Urteagak, “benetako eztabaida publikoa dago gai horretaz; Hegoaldean ere bai, baina beharbada gutxixeago”.

Horrekin lotuta, eztabaida taldeetan mesfidantza aipatu zuten, ikerketa egiten dutenekiko mesfidantza, izan erakunde publiko edo pribatuak, baina pribatuekikoak batez ere. Finantziazio pribatua areagotu ahala, arazoak sortzen dira, helburuek ez dutelako nahi eta nahi ez jendarte osoaren onerako izan behar. “Farmazia-industriaren adibidea maiz atera zen mahai gainera. Gaixotasun batzuk oso hedatuta daude munduan, baina ez dago benetako interes ekonomikorik horientzat sendagaia aurkitzeko. Aldiz, erosotasunari lotutako beste medikamentu batzuk garatzen sekulako dirutza inbertitzen da. Ikusten da herritarrak geroz eta informatuagoak daudela, eta geroz eta kritikoagoak direla laborategi batzuen logikarekin”.

Bide batez esateko, ikerketa egiterakoan ohartu ziren luzaroan iraun duen uste batek ez duela errealitatearekin bat egiten: zenbat eta zientzia arloko ezaupide handiagoak, orduan eta zientziarekiko jarrera baikorragoa. “Gure ikerketak –eta beste zenbaitek ere bai– hori hala ez dela frogatu du”, dio Urteagak, “jarrera definitzen duen elementua ez baita ezagutza, konfiantza baizik. Ezagutza handiagoa izateak eragiten duena ez da jarrera baikorragoa, iritzi sendoagoak eta egonkorragoak baizik. Ezagutza maila baxuagoa delarik, handiagoa da norberaren ustea aldatzeko joera, egunerokotasunaren eta testuinguruaren arabera. Txernobileko istripuak edo behi eroen gaitzak, kasu baterako, jende askoren iritziak aldarazi zituzten”.

Erakunde publikoei gehiago eskatzen zaie

Herritarrek uste dute gailentzen diren ikerketa lerroak ez datozela bat beren nahiarekin. Ikerkuntzan gero eta pisu handiagoa duelako finantziazio pribatuak, hain justu. Eta erakunde publikoei eskatzen diete lidergoa eskuratzeko, “beharrezkotzat dutelako zientziaren eta teknologiaren garapena merkatuaren eskuetan ez uztea”. Instituzioek ildo horretan egiten duten gidaritza-lanaz iritzi desberdinak azaldu ziren eztabaida taldeak egitean: EAEn pertzepzioa nahiko baikorra zen, “kontuan hartu behar baita inkesta hau 2008an egin zela, preseski Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren plan berria aurkeztu zuenean”, argitu digu Eguzki Urteagak. Iparraldean, ez zientzian ez beste inolako arlotan politika zehatzak garatzeko erakunderik eta aurrekonturik ezean, oso bestelako ustea zuten. Eta Nafarroan ere, etsipena zen nagusi.

Garapenaren menpeko?

Zientziak, bere onura guztiekin, hainbat arrisku ere badituela esan dugu lehenago. Horietako bat da ea garapenak ez ote gaituen bere menpeko bihurtzen. “Talde guztietan agertu zen ideia hori. Eguneroko bizimodua errazten diguten hamaika tresna –Internet, eskuko telefonoa...– sortu dira garapenari esker, baina kezka zegoen ea ez ote dugun horren kontrola galdu”. Denboraren kudeaketarekin lotutako kezka da, hein handi batean. Teknologiak aukera ematen digu gauza gehiago egiteko denbora berean, baina denbora faltak itota gaude, inoiz ez bezala. Teknologiak “gero eta gehiago”-ko logika batera bultzatzen gaitu.

Horrez gain, makinismoaren berezko kontraesana hartu behar da kontuan: bizimodua errazten digu, baina zaildu ere bai. Lana gure ordez egiten duten tresnek erosotasuna dakarkigute, baina aldi berean kalte egiten digute, lanpostuak galaraziz esaterako. “Eztabaida taldeetan, horrekiko jarrera nagusia anbiguoa zen, ez zen jotzen ez ontzat ez txartzat, ‘horrela da’ esaten zuten, onartuta dago gainditu ezin daitekeen kontraesana dela. Besterik gabe, esaten zuten saiatu behar garela ondorio negatiboak ez daitezen gehiegizkoak izan”.

Eta bestalde, teknologiaren aurrerapausoak, benetako aurrerapausoak dira edo marketin hutsa? Herritarrek kontsumitzea oinarri duen sistema ekonomikoan beharrezkoa da produktu berriak sortzea; eta berrikuntza ezinbestekotzat jo zuten eztabaida taldeetan, baina bereizi egiten zituzten benetako berrikuntza eta merkatuak sortutako produktuetako asko, aurreko belaunaldikoekin konparatuta oso aldaketa gutxi dituztenak.

Zenbat dakigu zientziaz?

“Herritarrek uste dutena baino ezaupide gehiago dauzkate zientzia eta teknologiari buruz”, diosku Urteagak. Arazoa da maiz, eguneroko bizitzan, ez dela izaten modurik ezaupide horiek erabiltzeko. Beste arazo bat, sarritan aipatua, gaur egun zientzian dagoen espezializazio handiak sortutako zailtasunak dira. Alegia, iristen zaigun informazioa punta-puntakoa da, baina oso espezifikoa, gutxik uler dezaketen terminologiarekin emana. Horren aurrean, herritarrak pixka bat galduta sentitzen dira. “Baina ez herritarrak bakarrik. Ez dago hainbesteko aldea zientzialarien eta gainerako herritarren pertzepzioen artean. Espezializazioaren zurrunbiloan sartuta gaudelarik, beharrezkoa da ikuspegi orokorragoa emango diguten tresnak sortzea”.

Iparraldean jendea informatuago sentitzen da. Frantziako Estatuan zientzia askoz hobeto baloratuagoa dago Espainiakoan baino, zientzia-ikasketek ospe handiagoa daukate eta askoz dibulgazio gehiago egiten da. Baina Iparraldeko eztabaida taldeetan argiago ikusten zuten zientzialarien eta hedabideen arteko etena. Zientzialariek ez dute benetako indarrik egiten komunikabideengana jo eta informazioa gizarteratzeko, zioten. Orobat, Iparraldean bezala Hegoaldean, hedabideetan zientzia gaiak sarriago aipatzeko beharra azpimarratu zen, eta ez gaur egungoa bezain ikuspuntu anekdotikotik. Zientzialarien borondatea, esan dugunez, funtsezkoa da horretarako, baina baita kazetariena ere. “Gaur egun kazetariei lehen baino gehiago eskatzen zaie. Azken batean gai horiek menperatu behar dituztelako. Eta hori zaila da”.

Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude