argia.eus
INPRIMATU
“Sortir de l”armari lingüí­stic”
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko uztailaren 16a
Izenburu hori du Gemma Sanguinés eta Ferran Suay psikologo valentziar ezagunek idatzitako liburuak. Iñaki Arrutik eman digu liburuaren berri gipuzkoaeuskara.net-eko kontakizunean. Sei pertsonaiak katalanarekin dituzten bizipenak eta anekdotak kontatu dituzte egileek, erraz irakurtzeko estiloan idatzita. Ondokoak dira sei pertsonaiak: Taliana, la parlant romanesa; Khadim, el parlant africá; Bernat, el parlant cremat; Tomeu, el parlant tímid; Miren, la parlant basca; eta Neus, la parlant militant.