Pacha Mama haserre dago

Gure Ama Lurra edo ketxuen Pacha Mama haserre dago. Ama izanik  begirunea zor diogun arren, ez dugu behar bezala zaintzen, are okerrago, zikindu, bortxatu eta zaborrez betetzen dugu, hiper-ustiatzeaz gain. Dioxidoz bete dugu atmosfera, ozono-geruzan zulo ikaragarriak eragin ditugu, basoak ere hustu ditugu... eta Ama Lurra oihuka hasi da: “Zertan ari zarete, ergelok! Ez duzue ikusten hondamendia dakarzuela zeuen buruen gainera!”.

Baina entzungor egiten dugu. Noiz arte? Zer mundu klase utzi nahi diegu gure ondorengoei? Ama Lurrak abisu latzak eman dizkigu berriki ere: Errusian izugarrizko beroak eta suteak, milaka baso eta hektarea suntsitzeraino; Pakistanen uholde beldurgarriak Leh haranean eta Sindh probintzian, hogei milioi kaltetu baino gehiago eraginez; uholde izugarriak Txinan ere; izotz-horma edo iceberg erraldoiak askatzen Groenlandian eta Hego Poloan...

Baina horrez gain, bestelako keinuak ere egiten dizkigu naturak, bere edertasunak gure begien aurrean jarriz eta esanez: “Ikusi zeinen mundu ederra jarri dudan zuen eskuetan. Zain itzazue izaki guztiak eta zain ezazue zuen bizilekua, ama lurra”. Eta egunero hortxe ikusten ditugu tximeleta pinpirinak txiribueltaka, alai, eder, arin. Hortxe ikusten ditugu ipurtargiak ere, beren argi magikoa barreiatuz, edota xaguxarrak ilunabarrean, milaka akrobazia eginez. Hor dabiltza gure begien gozagarri sorgin-orratzak eta intsektu harrigarrienak, horien artean, kakalardo adardunak (guk Ikaztegietan, mokotarro deitzen ditugunak); milaka hegazti eta txori mota; gure belarrien gozagarri, kilkerrak, galeperrak, itsasoko olatuen joan-etorri sorgorra, errekatxoen murmurio goxo, apala... Gure usaimena lurrin atseginez betetzeko, arrosak eta krabelinak, mendabeltz, mendafin eta mihiluak edota goizeko ihintzetan garo eta beste hainbat landare arteko paseo lasaigarriak…

Zer egin dezakegu Ama Lurra beti eder eta osasuntsu mantentzeko. Hori mundu honetako jakintsuek esan beharko digute, ikertu beharko dute, politikoetan eta jende xehearengan ez baitut itxaropen handirik. Baina jakintsurik gelditzen al da oraindik? Benetako jakintsurik esan nahi dut, jakinduriaz, guztion zorionaz eta ongizateaz arduratzen den jakintsurik? Diogenes bezala “gizon” bila hasi beharko dugu, gizon jator eta zintzoen bila. Horiek, agian, salbatuko dute gure Ama Lurra, Pacha Mama.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude