Kontatuko dutena

Idatzi hau irakurri orduko “eskolak” hastear egongo diren arren, udako oporren hondarrean ari naiz idazten, eta sentipen hits batek nau gidatzen. Eguraldiak, oro har, lagundu du baina paisaian, aldaketak nabarmenak izan dira. Hirietako kaleak eta herrietako jaiak ikusgarri aldatu dira. Hirietako kaleak atzerriko hizkuntzek harrapatu dituzte; Espainiako Gobernuaren laguntzaz antolatutako ekintza guztiak kartel erraldoien bidez present egon dira han eta hemen; parkeetan, Asociación de Escritores de Euskadik antolatutako emanaldiaz gozatu ahal izan dugu, Escritores de Euskadi horren baitan euskaradunik sartzen ez bada ere, maleruski; eta euskarazko antzerkiak kale kantoitxoren bat izan du, han edo hemen, antzokietako eta kaleetako produkzio handien gibelean... Herrietako giroa “ere” lasaia izan da. Ez da Euskal Telebistara heltzeko adinako istilurik izan. Gauzak orduantxe okertzen baitira: telebistara heltzen direnean. Bitartean, blogek dena ondo doala aitortu dute, telebistaren ikus-entzule faltan.

Esaten ari nintzena, bada. Lasaiak izan direla herrietako jaiak “ere”. Baina aldaketa batek harrapatu du nire gogoa. Tabernek mahaiak eta aulkiak atera dituzte kaleetara. Txoko guztiak terrazaz bete dira. Eta terrazak eguraldi onaz eta giroaz gozatu nahi duen jendeaz. Baina jendea egonean da egon. Begira. Ia-ia pentsatzera ere ausartu gabe. Eta horrela bazkal edo afal ordura arte. Eta, jateko ordua heldutakoan, lekuan bertan plater konbinatu bat hartu eta aurrealdetik pasatzen den ikusminari begira pasatuko dituzte gainontzeko orduak, edo beste jatetxe edo taberna zuloren batera egingo dute alde. Aulkitik aulkira.

Orain arte, areago bildu izan gara, ospakizun berezietan, batez ere, koadrila handiak urliaren edo sendiaren lonjan, edo garajean, edo txokoan. Beti izan da janaria erosten eta prestatzen abilik, baita ondoko jai-giroa antolatzen treberik ere. Aurretik tomatea entsaladan, ondotik marmitakoa edo atun errea eta izozki banarekin bukatzeko ez da asko behar. Hori bai, postrerako esku soinua edo txistua eta danbolina behar. Eta horiek ezean, gitarrarekin ere konformatu izan gara.

Orain ez bada. Orain, joera, jatetxera joatea da. Eta ez koadrila handitan, kontatutako bikote kopuruetan baizik. Aitzitik, arazoa ez da krisia. Eroapena eta lanerako gogo falta baizik. Aspertu eta alfertu egin gara. Aspertu, “beti batzuk” izateaz lana egiten dutenak. Alfertu, ondo pasatzeko ere norbanako bakoitzak zein nolako ekarpena egin dezakeen pentsatzeko. Ondorioa, denok jatetxera eta pax cristi.
0
Ingurukoekin aztertu dut egoera eta krisia ez da gaitza. Jendeak ez baitu lehen baino afari edo bazkari gutxiago egiten. Konpromiso gutxiago eskatzen dizkion afari edo bazkariak baizik. Betiko lagunekin ez ezik, lagun berriekin biltzea dugu, orain, gustuko. Eta ez litzateke gaitza joera hau, arrazoi nagusia ez balitz, “zaharrari gehiago agoantatu behar zaio” bezalako erantzunak, edota “jatetxean gehiago ordaintzen da baina denok berdin”. Eta umorea, giroa, kantua eta ospakizuna, “hori ere beti batzuek eramaten dute mahaira eta berdin da lonjan edo garajean zein jatetxean egon, otordua okertzen ez den bitartean”.
Jaietako paisaiak, beraz, paperean ez hainbeste baina kaleetan eta kale kantoietan, ederki aldatuta sumatu ditut. Europarragoak izan direla aipatu da. Nazioartekoagoak. Kanpotik datorren jendearentzat abegikorragoak. Hori guztia ondo dago. Kanpokoak etor daitezen nahi baitugu eta konta dezaten. Kontatutako dutena eta nola kontatuko duten ere, garrantzitsua den arren.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude