argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko irailaren 01a

Juan Berrozperen lanak ikusteko aukera izango da Gasteizko Ikusiarte Galerian irailaren 16a bitartean. Hainbat sari irabazi ditu artista donostiarrak orain arte egindako ibilbidean eta, Gasteizko erakusketan, hiriko paisaiak erakusten dituzen lanak dira nagusi.

 

Atom Rhumba, Chico Boom eta Mantisa taldeen kontzertuekin abiatuko da irailaren 10ean Donostikluba Zirkuitua. Hortik aurrera, hainbat talde ariko dira Donostian irailean eta urrian: Damien Jurado, Standstill, Morodo, Klaus&Kinski... Elektronikatik reggaera estilo ugari uztartuko dira, urtetik urtera indartzen ari den programan.

 
 

Euskal Kultur Erakundeak Gure Munduak izeneko webgunea sortu du (www.guremunduak.com). Interneteko leku horretan erabiltzaile bakoitzak espazio bat sortzen du eta bertan argazki-albumak gehitu ditzake. Xedea, euskal mundua argazkien bidez eta modu parte-hartzailean sareratzea da.