argia.eus
INPRIMATU
“Iduzkilore” antzezlana irailaren 3an Domintxinen
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko ekainaren 30
Ekainean sei aldiz jokatu dute Iduzkilore antzezlana, eta izandako harrera ikusirik, beste saio bat prestatu du Kitzikazan/k taldeak irailaren 3rako. Domintxineko salan izango da, arratsaldeko zortziak eta erdietan. XVII. mendeko Euskal Herrira eramango gaitu obra honek. 1609an gaude: Bordeletik zaldi karro batzuk abiatu dira Baionarantz, parlamentuko zenbait kide eramateko, tartean Pierre de Lancre. Izua eta herioa Lapurdira iritsiko dira De Lancre gurditik jaitsi bezain pronto.