argia.eus
INPRIMATU
“Idatz & Mintz”en zenbaki berria
  • Batzuen artean ::Idatz & Mintz 49

    Labayru

    orrialdeak ::85

    prezioa ::5,90€

2021eko ekainaren 30
Labayru ikastegiak argitaratzen duen Idatz & Mintz aldizkariak 49. zenbakia publikatu du. Ohiko moduan artikuluak ugari eta gaiak askotarikoak: Adolfo Arejitak Gabriel Manterola abade kazetariari buruz idatzi du; Iratxe Ormatzak eta Amaia Iturbidek ipuin bana paratu dute; Joseba Aurkenerenak Axularren hobia ekarri du gogora; Karmelo Etxenagusia ere gogoan izan dute haren lagunek; Jabier Kalzakortak Añibarroren errefrau bilduma bat plazaratu du; Miren Ibarluzeak berriz, Bizkaiko kopla batzuk; Iñaki Sarriugartek 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusia izan du gomutan, eta bertan bizkaitarrek egindako lana; bukatzeko, Sebastian Gartzia Trujillok poesia sinbolistaz jardun du.