Eusko Jaurlaritzak Sukarrietako Bastida eraikina babesteko prozesua abian jarri du eta lehia sortu da erakunde autonomikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean. Eremu horretan kokatzen zen Aldundiak egin gura duen Guggenheim berriaren proiektua, eta ondorioz, Bizkaiko Diputazioak alegazioak aurkeztu dizkio zonaldea babesteko prozesuari. Jaurlaritzak sustatutako babes-prozedura bururaino eramanez gero, Bastida eraikina Euskal Kultur Ondarearen zerrendan sartuko litzateke, eta beraz, Aldundiak ezingo luke Guggenheim berria eraiki.