argia.eus
INPRIMATU
Zakurraren hagina
Jakoba Errekondo 2010ko uztailaren 28a
Zakurraren putza, zakur eztula, zakurraren biolina, zakurkeria, zakur zaharra, zakur alferra, zakur gosea, zakur zuria... eta zakurraren hagina. Tolosako hagin hau ederki menderatzen ari dira inguruko nagusien zakurren pixek. Zakur muturreko nagusiak txakurra paseatzera atera eta etxepeko haginari (Taxus baccata) pixa. Nagusiaren muturra izango du bai txakurrak, eta laster ihartuko den haginak ere bai.