argia.eus
INPRIMATU
“Xahakoa” pastorala eskainiko dute Barkoxen
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Barkoxeko herriak nazien aurrean izandako jokaera bipila du ardatz Patrick Queheilleren Xahakoa pastoralak. Joan den igandean eskaini zuten lehen emanaldia, baina izango da aukerarik berriro ere ikusteko uztailaren 31n eta abuztuaren 8an. 2.200 ikuslerentzat lekua izango da eta Internet bidez eros daitezke sarrerak, www.xahakoa.org helbidean.