Ur zikinaren parabola

Jose Luis Padron
Jose Luis Padron
Babelgo hizkuntzen artean omen zegoen euskara. Hori da Jose Saramagok Caín nobelan idatzi ziguna. Heriotzarik gabe bizitzarik ez dago, eta bizi zen eta hil da hura ere. Nire miresmena eta begirunea merezi dute Saramagoren ikuspuntu zorrotz eta ustekabekoek, bere gizalegeak, bere irudimen kritikoak. Nire betiko maitasuna eta esker ona merezi du El Evangelio según Jesucristo bere nobelak. Idazle portugaldarra hil eta segituan akordatu ziren Ibarretxe, Zapatero edota Raxoi bezalako literaturzaleak Nobel saridunaz, biharamuneko egunkarietan. Hil-kapera bere izena daraman liburutegian zabaldu ondoren, Lanzaroteko Tias herrian, Jose Saramago idazlearen gorpuzkiak Lisboara eraman zituzten. Lisboako Udaletxean horrelako omenaldirik ez zutela sekula ikusi aitortu zuten udaleko langileek. Portugaleko Gobernuak dolu nazionala agindu zuen. Vatikanokoek ere ahazten ez zutela esateko beldurrik gabe ibili ziren. Aita Santuaren Erromako sedeak argitaratzen duen L'Osservatore Romano egunkarian “populista estremista” bat izan zela defenditu zuten, “materialismo historiakoaren aurrean, hau da, marxismoaren aurrean belauniko bizi izandako gizona.

Gurutzaden eta Inkisizioaren kontrakoa, bai, baina Sobietar Batasuneko gulagak, purgak, genozidioak, kulturagatiko eta fedeagatiko erasoak ahaztu egin omen zituena”. Jesus, jesus! Ikustekoa da azken aldi honetan Jainkoaren bulego-buruak erakusten ari diren ebanjelizatzeko grina. Vatikanoko egunkariak idazle portugaldarraren ibilbidea errepasatu, eta El Evangelio según Jesucristo (1991) nobelari begiratzen dionean, “lotsagabetzat” jotzen du, “Kristautasunaren memoriaren aurkako mehatxua”. Jesus, Maria eta Jose! Egiaz mugarik gabeko bihotza du Erromako Elizak, barrenean egiazko gaitasuna duena, konbikzio benetakoetan gauzatu daitekeen horietakoa, ez huskeriazkoa, Saramagorena, nirea eta beste hainbatena bezala. Hain zuzen ere El Evangelio según Jesucristo lanaren argitalpenaren aurrean katolikoek emandako erantzun ez oso errukiorrak eta orduko Gobernu lusitaniarrak 1992an liburu hori bera Europako literatur sari baterako hautagai modura ez aurkezteko hartu zuen erabakiak bere herria uztera eta Lanzarotera joatera behartu zuten Saramago. Gurean, Joxe Arregi frantziskotarra Lanzarotera ez, baina bai Ameriketara, pobreekin lan egitera, “graziazko neurri” gisa, “graziazko aukera” gisa bidaltzeko eskatu berri die Donostiako gotzainak, Munilla Monsinoreak, frantziskotar probintzialari eta bikarioari. Haren izateko arrazoia zela pentsatzen nuen, baina zigor teknika berri bereziren bat omen da orain Elizarentzat pobreak zaintzea, Azpeitiko eta Azkoitiko jeltzaleei Espainiako banderari musu ttiki grinatsuak ematera zigortzea bezalako zerbait. “Ur zikina” omen baita Joxe Arregi, “Eliza barrukoak ez ezik, kanpokoak ere kutsatzen dituena”. Ikaragarri gustatu zait Ur zikinaren parabola, eta zera egingo dut nik ere hemendik aurrera: Elizaren duintasun hori, doktrina hori, heldutasun hori, anaikidetasun hori, askatasun hori, onberatasun hori, erabaki hori heresiaren ur zikinaz egunero-egunero garbitu. Joxe Arregi bezalako herejeak behar ditugu nonahi, haien mezu heterodoxoak, berritzaileak, itxaropentsuak, heresiaren haize berria edonon. Ur zikin gehiago iturri garbi klase berri horren kontra. Georges Bernanos frantziar idazlearekin bat nator ni ere: “Erlijioak eman duen hoberena zera da: heterodoxia”.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude