argia.eus
INPRIMATU
Nankineko sarraskia eta zentsurarena
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko uztailaren 27a
Donostiako Zinemaldian saritutako eta Txinako Gobernuak zigortutako filmaren kartela.
Donostiako Zinemaldian saritutako eta Txinako Gobernuak zigortutako filmaren kartela.
Biziaren eta heriotzaren hiria Lu Chuan txinatarraren filmak Urrezko Maskorra jaso zuen iazko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Bere herrian, aldiz, sariak jaso beharrean, zentsura jasan behar izan du. Filma zinema aretoetatik kentzea erabaki du Txinako gobernuak, interbentzionismo kultural zorrotza agerian utziz.

Filmak 1937ko Nankineko sarraski ikaragarria du hizpide. Sarraskia japoniarrek txinatarren aurka burutu zuten. Gaiak, horrenbestez, ez dirudi “desegokia” txinatar agintarientzat.

Baina zuzendariak ikuspuntu objektiboa erabili nahi izan zuen Nankinen gertatutakoa kontatzeko; txinatarren eta japoniarren ikuspegiak jaso zituen. Hori izan da, nonbait, gobernuari gustatu ez zaiona.