argia.eus
INPRIMATU
Hozte-sistemarik gabeko infragorri-betaurrekoak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko uztailaren 27a
www.fraunhofer.de
Filmetan ikusi izan ditugu gauez ikusi ahal izateko betaurrekoak. Betaurreko horiek izpi infragorriak baliatzen dituzte beroa emititzen duten gorputzak ikusi ahal izateko. Baina funtzionatu ahal izateko tenperatura -193ºC-ra jaisten duen sistema baliatu behar dutenez, oso garestiak eta astunak izaten dira. Alemaniako Duisburg hirian dagoen Fraunhofer Institutuko ikerlariek izpi infragorrien bidez eta hozte-sistemarik gabe funtzionatzen tresna garatu dute.

Sistema horren bidez izpi infragorrien teknologiak nanoteknologiaranzko bidea abia dezake, eta industri aplikazio ugaritan erabilgarri izan daiteke. Lehen erabilpenetako bat automobilgintzan aurreikusten da, batez ere gauez gidatu behar denean pertsonak eta animaliak detektatu ahal izateko. Beste erabilpen bat, epe motzean, sutea dagoenean etxeetan itxita geratu diren pertsonen detekzioa izan daiteke.