argia.eus
INPRIMATU
Autoedizio topaketak antolatu ditu Galtzagorrik
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko uztailaren 28a
Galtzagorri Elkarteak antolatuta, Marraz(i)Oak Topaketak egingo dira azaroaren 4an eta 5ean Donostiako Artelekun. Autoedizio Topaketak Artelekun. Ipuin tradizionalen tolesak: marrazkia, gidoia eta edizio domestikoa da topaketaren lema. Bigarren edizio honetan bost ilustratzaile eta beste hainbat idazle bikoteka lanean jarriko dituzte. Parte hartzeko aukeratua den bikote bakoitzak Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch irakasleek gidaturik euskal ipuin tradizional baten egokitzapen bana osatuko du. Bi egunetako tailerraren ondoren, epe bat izango dute lana bukatzeko. Parte hartzeko dokumentazioa igortzeko epea irailaren 4an amaituko da.