argia.eus
INPRIMATU
559.759 sinadura
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko uztailaren 27a
Acció cultural del País Valenciák aurtengo urtarrilean Mugarik Gabeko Telebistaren aldeko kanpaina hasi zuen. Valentziarrek arazoak dituzte Kataluniako telebista katalanak ikusteko eta Gobernuak, aukera babestu baino, hesiak jarri ditu azkenaldian. Katalan hiztunek bezala, euskara eta galiziera hiztunek ere arazo berak izaten dituztenez, kanpaina gehiago zabaldu zuten. Sinadurak eskatu zituzten hizkuntza gutxituetan emititzen duten telebista publikoak nonahi ikus ahal izateko lege proiektua proposatzeko. Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak 559.759 sinadura onartu ditu eta beraz, Acció Cultural elkartea lege proiektua onar dadin lanean hasiko da.