Mexikoko narkoen aurkako gerraren bederatzi mito

  • Uda honetako albiste garrantzizkoetako bat Vienako Agiria gerta daiteke: Brasil, Mexiko eta Kolonbiako presidente ohi diren Fernando Henrique Alonso, Ernesto Zedillo eta Cesar Gaviriak drogen kontsumoa despenalizatzea aldarrikatuko dute bertan. Narkotrafikoaren kontrako gerra famatua huts egite handia izan dela azalduko da.
Mexikoko narkoak
Mexikoko gobernuak narkotrafikoaren kontrako gerran lortutako kolpe historikoen artean aipatzen da 2009ko apirilean Vicente Carrillo Leyva "El Ingeniero"ren (Infosur agentziaren argazkian) atxiloketa. Ordura arte bera buru zuen Juarezeko kartelak hilean AEBetara 20-30 tona marihuana eta beste hainbeste kokaina pasatzen omen zuen. Agintariek Carrillo Mexikoko 40 gaiztagin bilatuenen zerrendan zeukaten, hura atxilotzeko bidea irekitzen zuenari 2,1 milioi dolarreko saria aginduz. Kolonbiarekin aspaldi urratutako bideari segituz, Washingtongo agintariek narko mexikarren estradizioa ere eskatzen dute; ez dugu inon aurkitu Vicente Carrillo entregatu dietenik. Narkotrafikoaren kontrako gerrarekin gauzak gaiztotu egin dira urteotan Mexikoko karriketan. Azken finean, AEBetan droga berdin kontsumitzen da, eta kriminaliatea da Mexikok ateratzen duen errenta bakarra.
Mario ojeda gomez mexikoko medikuen elkarteko presidente izana da. Joan den otsailean Una guerra sin fin en sentido contrario izeneko artikulua plazaratu zuen, herrialde hark narkotrafikoari deklaratutako gerra galdua zenez bide berriak aldarrikatuz.

“Narkotrafikoaren kontrako gerrak –idatzi du Ojedak– hiru urte bete ditu. Hilak, gehienak banden arteko liskarretan gertatuak, 15.000tik gora dira. Armadaren parte harzteak, inkesten arabera gizartearen gehiengoaren oniritzia duen arren, giza eskubideen bortxaketagatik salaketak jaso ditu. Anartean, drogen kontsumoa handitu egin da Mexikon, AEBetarako droga trafikoa ez da gutxitu eta handik gurerako arma inportazioa ere ez”.

Ojeda medikuak aitortzen du askoren iritziz Felipe Calderón presindenteak narkoei gerra deklaratu ziela armada mobilizatuz hobetzeko hauteskundeak oso modu eztabaidatsuan irabazi izanak utzitako irudi kaxkarra. Baina ezin esan Ojeda militante antisistema bat denik: lotsagarri deritzo Ararteko mexikarrak narkotrafikoaren kontrako gerran militarrek egindako demasiak ikertu eta salatu izana.

Baina iritsi da une bat Mexikon non jende ordenazalea ere nekatzen hasi den narkoen kontrako ditxosozko gerraren ondorio latzekin. Gerra hau agintariak ez dira galtzen ari, baina irabazterik ez dute lortzen. Eta okerragoa dena, auzoko AEBak ez dira inplikatzen behar bezala, ez baitaukate beren arazotzat. Azkenerako, Mexikok jartzen ditu estatuaren irudi txarra, milaka hildako, nahasmendu politiko ikaragarria. Aldiz, AEBetan kontsumoak bere hartan darrai; okerrago dena, gringoek ez diote hesirik jartzen AEBetatik Mexikorako arma trafikoari.

Alternatiba bilatu behar eta, gero eta ugariagoak dira drogak legeztatzea aldarrikatzen dutenak, ñabardura ezberdinekin, baina legeztatzea. Mario Ojedak berak gogorarazi du 1919tik 1927ra, AEBetan alkoholak oro, garagardoa barne, debekaturik egon zirenean Chicagon bertan 250 gangster akabatu zituztela, Al Capone iritsi zela bere agindupean 700 pistolero edukitzera. Eta odoluste hark alkohola desagertarazteko balio ez zuela juzkatu zutenean, AEBtako agintariek 1933an desegin zutela debekua. “Merkatu beltza eta bortizkeria desagertu ziren –idatzi du Ojeda doktoreak– eta AEBak ez ziren alkoholikoz bete”.

Hainbesteraino barnatu da Hego Amerikako eliteetako buru argitsuenetan drogen despenalizatu beharra, ezen eta hilabete honetan Brasil, Mexiko eta Kolonbiako hiru presidente ohi aurkeztekoak ziren Vienan drogen kontsumoa zigorgabetzeko proposamena, horretarako baliatuz HIESari buruzko biltzar bat.

Bitxia egiten da Carlos Henrique Cardoso bezalako politiko kontserbadore bati irakurtzea El País egunkarian: “Drogen kontrako gerrak ez du funtzionatzen. Errezeta berria behar dugu”. Arazoa da ilegalizazioa herritarren burmuinetan sakon errotutako aurreiritzi eta mitoetan gotorturik dagoela. Horiek eraistea kosta egingo da.

Noren mesederako gerra?

Oraindik sarritan aipatzen da, drogen kontrako gudu famatua auzitan dagoenean, Madrilgo ekonomilari eta irakasle Carlos Resa Nestaresek 2005ean plazaratu zuen honako papera: Nueve mitos del narcotrafico en Mexico (de una lista no exhaustiva). Frogatu gabek sineskeriek zein bide luzea egin dezaketen darakus.

“Droga ilegalen salerosketak nazioaren segurtasuna mehatxatzen du”. Agintari gehienei entzun zaie Mexikon. Resaren ustez gudu-hizkera erabiltzen da bestelako helburuak lortzeko, izan gringoei plazer egitea, gaiaz preokupaturik azaltzea edo, batik bat, militarrak inplikatzea.

“Drogen salerosketa Mexikoko ekonomiaren zutabeetako bat da”, Gezurra, dio Resa irakasleak. 2000ko datuetan, Barne Produktu Gordin mexikarraren %0,5 baizik ez zen. Horri gehitu beharko litzaizkioke, dio ironiaz Resak, bai komunikabideek eta bai segurtasun indarrek drogaren kontura fakturatzen duten guztia.

“Drogen inguruko ekonomia eten gabe ari da hedatzen”. Hori baieztatzen duen daturik ez dago. Aitzitik, AEBetako merkatuari dagokionez, alderantzizkoa da joera: marihuana kontsumitzaileak 1970eko hamarkadakoen erdia dira, kokaina kontsumoa asko jaitsi da eta antzinako heroina epidemia ez da berpiztu. Mexikoko drogen exportazioa jaitsi egin zen 1990tik 2000ra.

“Irailaren 11ko atentatuek ondorioak izan zituzten Mexikoko droga industrian”. Ez da horrelakorik ageri estatistiketan.

“Poliziak drogak harrapatzeak ondorioak ditu drogen merkatuan”. Asko aipatu da prezioak igoarazi dituela errepresioak. Resaren kalkuluetan trafikatzaileek produkzioa handitzen dute, lehengo prezioan saltzea segurtatzeko. Ondorioz, prezioan eraginik ez badu eta kontsumoan ere ez, errepresioaren fruitu bakarra da kartzelak betetzea.

“Drogaren inguruko bortizkeria gertatzen da trafikatzaileek lurraldeak kontrolatu nahi dituztelako”. Hori filmeek sortutako mitoa omen da, zeren Resaren ustez “drogaren esportazioa da denik eta gairik anti-territorialena”. Trafikatzaileek bezeroak dituzte monopolizatzen, ez lurraldeak. Izatekotan, lurraldea da polizia edo funtzionari ustel batek trafikatzaileari lagatzen dion eremua.

“Drogaren industria da Mexikok jasaten duen bortizkeriaren erantzule nagusia”. 2004 arteko datuak direla kontutan hartuta –geroztik hainbeste aldatu ote dira gauzak?– bortizkeriazko heriotzen estatistikek horrelakorik ez dutela erakusten dio Resak. Egia da droga trafikoaren munduan bortizkeria oso basatia izaten dela, trafikatzaileak kobratzeko berme ofizialik ez daukanez indarra erakutsi behar duelako, baina bezeroak uxatzea ere ez zaio komeni. Bortxazko heriotza tasak estatuz estatu alderatuz, droga trafikoarekin zerikusirik ez duten batzuk ikusten ditu zerrendetan buru, hala nola Guerrero, Chiapas eta beste.

“Estatu Batuetako gobernuak baimendu zuen Mexikon droga lantzea Bigarren Mundu Guerran”. Mexikoko narkotrafikoaren historia gehienak hasten dira esanez Sinaloako mendietan nola hasi ziren mitxoletak ereiten gringoei gerrako zaurituentzako morfina saltzeko. Hau ere mito frogarik gabekoa omen da. Egia esan, Mexikok AEBekiko drogen kontuan jokatzen duen hornitzaile papera esplikatzeko ez dago konspirazioetara jo beharrik: gringoak dira kontsumitzaile dirudunak, mexikarrak nekazari pobreak eta garraioaren arriskuak beren gain hartzen dituzten bitartekariak.

Mitoak mito, hasieran aipatu Mario Ojedak dioenez, zenbat eta AEBek drogari bidea gehiago hesitu, orduan eta gordinagotzen da bortizkeria Mexikon. Orduan, galdetzen du bukatzeko Ojedak, nori egiten dio mesede gerra honek?

Informazio gehiago:
- Mario Ojeda Gomez "El combate al narcotráfico: guerra sin fin en sentido contrario"
- "Nueve mitos del narcotrafico en Mexico (de una lista no exhaustiva)"
- La Jornada egunkarian, Nazio Batuen Erakundeak dio ezin dagoela narkotrafikoa amaitzerik
- Mexikoko narkotrafikoaren kontrako gerra Wikipedian, gaztelaniaz
- Ingelesez (askoz osatuago)
- "El fracaso de la guerra contra las drogas”, Fernando Henrique Cardosorekin elkarrizketa Foreign Policy aldizkarian
- Fernando Henrique Cardoso, Ernesto Zedillo eta Cesar Gaviriak sustatu duten “Vienako agiria”

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude