argia.eus
INPRIMATU
Lehendakari
Andoni Mujika Ulazia @mujikaandoni 2010ko uztailaren 20a
Gauza bitxia gertatu zaigu euskaldunoi: enteratu garenerako lehendakari espainol bat daukagu Euskal Herrian. Ez lehendakaria bakarrik; zenbait erakunde eta aginte lekuetan ere espainolak daude makilarekin. Nik ez ditut espainolak gorroto. Gorrotatzen ditut Euskal Herrian espainol direnak, eta gehiago, aginteetan badaude. Ikusi nahi ez bada ere, Euskal Herriak inbasio esanguratsu eta bitxia jasan izan du. Aurreko mendeko bigarren zatian, inbaditzaile pobreak iritsi ziren gure herrira neurririk gabe. Jatorrizko euskaldunak politika honetan badaukagu erantzukizunik (gure fabrikak hornitu genituen hauekin eta jokoa egin genion Francori). Bestetik, euskal ezkerrak ere ez zuen alarma hori behar zen unean jo eta langile zapalduarekin batera egin zituen hainbat ibilbide. Gehiago esango dut, ez zuen ausardiarik eduki gauza oinarrizkoak bereizteko. Koherentziaren izenean ingenuoa izan zen. Espainol pobre multzoa, dagoeneko, ez da ez hain pobrea, ez pobre soziologikoa ere. Politikoa da. Urgenteena orain, ikuspegi abertzaletik, batasuna eta inteligentzia dira. Alderdi abertzaleek eskaini behar diote horrenbeste Euskal Herriari. Asmatuko al dute lehentasuna jartzen eta proiektua(k) formulatzen.