argia.eus
INPRIMATU
“Kliklap” bideo lehiaketa abiarazi du Kanaldudek
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Aldudarrak bideo, Kanaldude euskarazko herri telebistaren ekoizle den enpresak, Kliklap izeneko bideo lehiaketa jarri du abian. Aurkeztutako lanak bi sailetan banatuko dituzte: gai librea dutenak batetik, eta Zure euskarazko telebista gaur egun? galderaren inguruan mintzo direnak bestetik. Euskaraz grabatu behar dira, eta hala egin ezean, euskarazko azpitituluak jarri beharko zaizkie. Irailaren 8a baino lehen helarazi behar dira Aldudarrak Bideo enpresak Arrosako (Nafarroa Beherea) plaza nagusian duen egoitzara. Bideo guztiak Kanalduderen webgunean izango dira ikusgai. Xehetasun gehiago www.aldudarrak-bideo.com webgunean aurkituko duzue.