argia.eus
INPRIMATU
Gaztezaparrada.info: Ipar Euskal Herriko gazteriaren bozgorailu
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko uztailaren 20a
Gaztezaparrada.info ekimen komunikatibo sortu berriak “euskal gazte ezkertiar eta abertzaleen bozgorailu izan nahi du”, proiektuaren sustatzaile Ekhi Erremundegik adierazi duenez. Gazte Zaparrada irratsaioa pasa den udazkenean sortu zuten Euskal Irratietan, eta orain webgunea abiarazi dute. Erremundegirekin batera, Itxaso Cuevasek eta Inge Arinek daramate irratsaio-webgunearen gidaritza.