argia.eus
INPRIMATU
Diru faltsua agerian
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko uztailaren 20a
Moneta faltsuaren historia diruaren beraren historia bezain zaharra da ia. Horregatik, datorren urteko maiatzera bitartean Moneta faltsua: Antzinarotik eurora erakusketa ikusi ahal izango d Kataluniako Arte Museo Nazionalean. Garai guztietako iruzurrezko piezak biltzeaz gain, garai bakoitzean agintariek faltsifikazioak nola jazarri dituzten eta iruzurgileek zer tresna eta teknika erabili izan dituzten azaltzen du erakusketak. Azkenik, faltsifikazio berriago bat ere hartu dute kontuan: bildumagileak engainatzeko egiten diren antzinako txanponen kopia modernoak.