argia.eus
INPRIMATU
“Behinola”-ren zenbaki berria
  • Batzuen artean ::Behinola 21

    Galtzagorri

    orrialdeak ::60

    prezioa ::9.50€

2021eko ekainaren 30a
Joxan Ormazabal zena gogora ekarri dute Behinola aldizkariaren zenbaki berriko hitzaurrean. Ezin bestela izan: haur eta gazte literaturan figura garrantzitsua zen Ormazabal, eta haren galerak hutsune handia utzi du. Irakurtzen jarraitu behar da ordea, eta horretarako aukera ugari eskaintzen du aldizkariak: “Hitz eta Pitz” sailean hainbat idazle, editore eta ilustratzaileri galderak luzatu dizkiete, euskarazko haur eta gazte literaturaren panoramaren erradiografia egiteko. Iñigo Astizen zortzi poema ere badakartza aldizkariak, haurrez gain, helduek ere gustura irakurtzekoak. Eta, besteak beste, Ibon Egañak eta Mikel Ayerbek azken hamarkadetan generoak ganbaran bildu dituen liburuak atera dituzte.