argia.eus
INPRIMATU
Koldo Zuazok, Sakanako euskarari buruz
  • Koldo Zuazo ::Sakanako euskara

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::227

    prezioa ::12€

2011ko urriaren 05a
Euskaltzaindiaren Mendaur bilduman kaleratu da Koldo Zuazoren Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua. Egileak berak liburuaren hitzaurrean aitortzen duenez, ezusteko galanta hartu zuen hizkera hori ezagutzean, Bonapartek zioenaren kontrara, ez baitzen giputza Nafarroako eskualde horretako herritarren hitz egiteko modua. Zuazok azaltzen duenez, Nafarroako, Gipuzkoako eta mendebaldeko euskararen eragina du, hiruren “tartekoa” da. Eta kontzeptu hori, tarteko hizkerarena, nazioarteko dialektologian oso zabaldua egon arren, ez da ohikoa izan Euskal Herriko ikerlarien artean. 2007an eta 2008an bi egonaldi luze egin zituen egileak liburua osatzeko eta adin tarte ugaritako jendea izan du mintzalagun.