argia.eus
INPRIMATU
Pablo Sastre
“Idatzi gutxi egiten diat, jorran ematen diat denbora gehiena”
  • Zeruaren graziarik behar ez duen idazlea; barka, idazten duen pertsona.
Aritz Galarraga 2021eko ekainaren 30
Dani Blanco

Hara, progresoan sinesten ez duena!


Ederra zagok sinesteko!

Zer, zaldiz joan behar al dugu orain batetik bestera?


Zaldiz zaldunak joango dituk berriz ere.

Elkarrizketa hau aurrez aurre egin dugula esango dut, beraz.


Esan ba, nik lagunduko diat itxurak egiten.


Aizu, teknologia berriak ondo egon daitezke; funtzionatzen duten bitartean, behintzat.


Funtzionatuagatik gaizki daudenak ere badituk.

Asko edukitzeak ez gaitu hobe egiten, hortaz.


Igual kontrakoa.


Esaiozu bi kotxe dituenari bat oparitzeko!


Ez al duk batekin nahikoa?

Luxuak itsututa bizi gara eta...


Ez pentsa. Begi-lausotuta gaudek, ez baita besterik.

Nor da itsuago, egungo progresoa edo gu geu?


Ez iezadak horrelako galdera inhumanorik egin.


Progreso zalea ez dena, zer da, atzerakoia?


Atzera eta aurrera gabiltzan bidea bera ez zaiguk batzuei gustatzen.

Baratzean jarduten duzu oraindik edo ari zara idazten?


Orain idatzi gutxi egiten diat, jorran ematen diat denbora gehiena.


Idazle izan baino nahiago duzu idatzi.


Askoz ere gainera.

Zertarako idatzi baina?


(Pentsakor gelditu da).


Eskribau errespetatuenen erreinuak ez zaitu sobera kezkatzen.


Urrunegi zagok.

Kritika alde eta irakurleak izanik, zertarako!


Bai, motel! Ezin kexatu gaitezkek!