argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzako mahaitik altxata
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko uztailaren 14a
Jatordua bukatu baino lehen mahaitik jaikiz gero guraso gehienek arreta deitzen diote haurrei. Manerek garrantzia dute sabela betetzeko bildutako mahaian, eta are gehiago bestelakoetan. Osakidetzako euskara batzordeak hiru urte zeramatzan bildu gabe eta lehen bilkuran Esteban Ruiz Giza Baliabideetako zuzendariak zuzendariordea bidali zuen bilerara. Azken horrek, arrazoiak arrazoi, bilera hasi eta laster alde egin zuen. Euskararekiko manera horiek ez ziren sindikatuen gustukoak izan eta denek bilera etetea erabaki zuten.