Errezitaldia

Isiluneak gaina hartu du, hara bildutakoen artean azkenak ere jabetu direnean hor norbanako bat zutik dagoela, eskuan papertxo bat, tartean hari eta tartean jendeari begira, inon ere arreta luzeegi lotu gabe, batari begi ematea bestearen aitzakia eta aitzinkaria baino ez balitz bezala.

Isilaldia ahula da, baina. Datorrenetik datorrelako. Tenkatzera, berehala adituko lirateke kaleko garrasiak, iskanbila, zeinean ordura arte barrunbe ilunkara honek ere parte hartzen baitzuen, hara bildutakoak (ontzi komunikatuen teoriaren nolabaiteko egiaztapenean) solas ozena berrartzera bulkaturik.

Hutsunea betetzeko, eta ez, eskuan papertxoa, zutik dagoenak unea iritsi dela erabaki duelako, idatzitakoa irakurtzen hasi da. Poema bat da. Denek erreparatu diote segituan. Batzuek lehenagotik bazekiten. Musika leun bat ere hasi da.

Errepresentazio honek milaka urtez dirau. Zutik dagoen norbanakoak argi ahoskatzen ditu, behar duten erritmoa nabarmen markatuz, hexametroak, eta gero dotoreziaz ixten du distiko bakoitza. Distraitu ez direnek (zorionekoak hitzen arrimura distraitzen direnak!) miretsi lezakete zeinen termino bidezkoetan aipatu duen poetak etxeko jabea, hortxe baitago, jainkoekin ahaidetua, belarriei sinestera, garaitu dituen batailen ohoreagatik.

Hortik gutxira, poemak, oraindik berbera baldin bada, beste norabide bat hartu du, bidean galdutako baten baten arreta berreskuratuta: maite kontuak aipatu dira. Giroa mendi eta basoez, berdegune eta lorategiez kargatu da. Aieneka dabil, aurpegia ere olerki, poeta. Hara bildutako batzuek –ni neu tartean– ondokoari begiratzen diogu, hodeituta, entzun berri dugun xamur eta oparotasunaren kutsadura barrundatu nahian, harik eta errima bereziki deigarri batek, haizean berean dardar, sonetora itzultzen gaituen arte.

Musikarako tarte laburrean, zutik dagoenak eskuko papera lurrean utzi eta beste bat hartzen duen bitartean, arnasa berrartzen dugu denok. Ez nintzen gai izanen poemak zertaz ziharduen esateko ere; are gutxiago, gustatu ote zaidan. Irudi goi-arnasadunak, metafora leundu bereiztezinak, bihuelaren doinuan galtzen diren abiada berean, hitzen zurrunbilotik esaldi nahi bat etorri zait, oroitzapen formagabearen itxurapean: “Ustekabekoa maiz gertatzen da”.

Ustekabekoa maiz gertatzen da. Hola esanda, ez dirudi gauza handirik eta buruan dabilkidana tontakeria bat da –ez dut esanen–, baina maiz gertatzen da ustekabekoa. Badakizue zertaz ari naizen.

Pentsamendu hau ere ezabatu du poetak hitza hartu duenean berriz ere. Hurrengo testua azaltzen hasi da, non eta zergatik, norentzat eta nola idatzi zuen. Askok irri egiten dute azalpenaren toki jakin batzuetan. Harrigarria da, ez bada zuzenean beldurtzekoa, jendearen irri komuna, irriek beraiek oihartzundua, ezeztatua. Nire ondoan eserita dagoenak ere egin du irribarre (poetak bere amona aipatu duenean), eta –bai, bai, badaki– bakeak egiten ditut gizadiarekin. Argia apaldu da eszenatokian, musika elektroniko goxoa hastearekin bat, eta tarte batera mailot beltzaz jantzitako dantzari bat haragitu da ilunpeetatik, hor zutik dagoenak aletzen dituen isurkari eta txinparten segidari neurria ematera.

Errezitaldia amaituta, hara bildutakoak arrotz gisara elkarri begira mugitzen dira eserlekuetan, pixkanaka, oharkabean, iskanbilak, kaleko zarataren biziak aretoa berriz bere egiten duen arte. Ondokoa altxatzen den bitartean, nagiki biltzen ditut nire gauzak; izan ere, ustekabekoa maiz gertatzen da.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude