I Herrialde Katalanak eredu, aitzindari, ekinbide pragmatiko, lege borrokalari. Hiru urte ta gehiagoz deliberatzen ari ta Stop esan diote bide katalanari. |
II Legezko bide guztiak Madrilek eskatuta Parlamentak, Gorteek ta herriak bozkatuta. Abortuaren legeaz PP hain kezkatuta jaio baino lehenago hil dute Estatuta. |
III Kontsentsuaren aldeko gurtza ta gomendio Parlamentean gehiengoz orraztua propio Gorteetan zepillatu, Guerra bakeaz fio?! Orain Konstituzionalak makina pasa dio. |
IV Ibarretxeren plana zen Gorteetan erori kontsentsurik ez zuela, aitzakia bai lodi. Ta katalanek sinetsi gure Zapaterori pragmatismoa ez baizik fede gehitxo zen hori. |
V Gero manifak, jendetzak ta hauteskunde jira protestaldi neurtuaren erromes jaialdira. Hemengo joerak ere onargarri ez dira beti elkarri ez beste norabaite begira. |
VI Geure barrutiak sortu hazi berriak bota geure mugarriak sartu, hor gogor egin kontra. Nahiz ustelduta dagola behin eta berriz konta ez hesola, ez estaka ez dira eroriko-ta. |