argia.eus
INPRIMATU
Arren eta emeen gantza, genetikoki desberdinak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko uztailaren 15a
www.canarias7.es
Saguekin egindako probetan, emeen eta arren gantzen genetika desberdina dela ikusi da. Saguek dituzten 40.000 geneetatik 138 gene berdin baino ez dira topatu arren eta emeen gantzetan, eta horrek asko harritu ditu ikerlariak, aurkako zerbait espero zuten-eta, hau da, 138 gene inguru besterik ez izatea desberdinak.

Aurkikuntza horrek arrasto batzuk eman ditzake gizakion gantzari dagokionez. Jakina da gizonezkoek urdaila aldean biltzen dutela gantza, eta emakumezkoek gerrian eta aldaka inguruan. Kontu estetikoa baino gehiago da gantzaren biltokia: gizonezkoengan, emakumezkoengan ez bezala, metatutako gantzak diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak eragiten ditu.