argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko uztailaren 14a

Xabier Lapitz kazetariak Zuzeu.com-en, EITBren jardunari buruz: "Negozioa ezagutzen ez dutenek agintzen jarraitzen badute, EiTBko profesionalen aholkuei kasurik egin gabe eta esperientzia profesional urriarekin, etorkizuna beltza ikusten dut. Horri gehituz gero arazoen aurrean ezikusiarena egiten ari direla, errua hirugarren pertsonei leporatuz; hala nola, joan ginenoi, euskal abertzaletasunari edo audientziak neurtzen dituzten enpresei… Norbere akatsak onartzen ez dituenak, ia ezinezkoa du arazoen soluzioa bilatzea. PSE eta PPk nahi zutena hori ote zen da geratzen zaidan zalantza bakarra; azken batean, Espainian oso pozik daude, gaizki egiteagatik ere premioak ematen dizkiete! Katxondeoa da".

 

Gorka Andraka Tas-Tas irratiko esatariak UK aldizkarian: "Tas-Tas irratian jarduteak badauzka abantailak, profesional, kazetari legez askeagoa naiz neuk gura legez esan eta egiteko (...) Desabantailak ere badira: bitarteko mugatuagoak, nazioarteko deiak egiteko dirurik ez... dena da konplexuagoa (...) Kazetaritza aldetik, karreran irakatsitako egiteko moduak hemen ez dira betetzen, desberdinak dira; edozein irratitan dioten lehenengo gauza zein kargu duen da, eta hona datorrenak ez du inoiz elkarrizketarik egin, edo ez du kargurik. Horiekaz berba egiteko aukera, modua, alkarrizketatzeko era... karreran esaten edo irakasten digute egiten jakin behar dugula, baina inork ez du egiten".