argia.eus
INPRIMATU
Zezenak artean, eta Bilbon
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko uztailaren 06a
Zezenketa Eibarren
Zezenketa Eibarren
brontze arotik gaur arte zezenak garrantzia handia izan du kultura mediterraneoan eta hori arte-adierazpenetan ere islatzen da. Horixe jaso dute Bilboko Arte Eder Museoan, Taurus: mitotik erritualera izeneko erakusketan. Irailaren 5era bitartean, besteak beste, bi anfora greziar, Ponpeiako fresko bat eta azken mendeetako margolarien lanak daude ikusgai, hala nola Picassorenak, Goyarenak, Manetenak, Zuloagarenak eta Mirórenak (eskuinean Ignacio Zuloagaren Zezenketa Eibarren, 1899). Guztira, 200 lanetik gora bildu dituzte antzinako mitoa eta jai garaikidea hizpide.