Katalunia: autonomia edo independentzia


2010ko uztailaren 06an
Alex Larretxi
GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa.

Protesta indartsua izan da berriz ere, aurreko grebarekin batera, Euskal Herrian urteetan izandako gizarte mobilizaziorik handiena. Bildu grebara ateratako langile guztiak, bildu herri eta hiriburuetan egindako manifestazio guztietako herritarrak eta konpara azken urteetako beste edozelako mobilizaziorekin. Greba deialdiek nekez konpontzen dute momentuko ezer, ez da hori beren helburua. Baina horiek kontuan hartzen ez dituena txarto dabil. Egon liteke ados edo ez, baina greba mespretxatzen duenak, iragan mendean ongizate gizartearen akuilu eta lorpen garrantzitsua izandakoa mespretxatzen du.

KATALUNIAKO GIZARTEAK  datorren larunbatean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiaren aurkako protesta tinkoa emango du, beste behin ere. Baina arbuiatzeaz gain, oraingoan manifestazio horretan Kataluniako gizartean bertan egosten ari den lehiaren ispilu ere izango da: autonomia ala independentzia? Konstituzionalaren orrazketa berri honek Espainia gero eta urrutiago ikusten dutenen alde egiten du.


Duela bi hamarkada independentismoa oso zatikatua zegoen eta politikoki nahiko marginala zen Kataluniako gizartean. Gaur egun, aldiz, kontsulta sinbolikoen bidez  600.000 pertsona independentziaren alde bozka ematera hurbiltzea lortu dute. Ondorengo hilabeteetako kontsultekin milioi bat pertsonen parte hartzea gainditu nahi dute.

Konstituzionalak oso egoera kaskarrean utzi ditu Kataluniako autonomia zaleak. Epaiak negoziazio ahalmen barik utzi du autonomismoa eta bereziki PSC. Hauteskunde autonomikoei begira, CiU da egoera honetatik gehien atera dezakeena eta horretarako antolatuen dagoena. Independentismoak inoiz baino oihartzun sozial gehiago izan arren, zatikatua dago: ERCren zatiketatik sortu zen Reagrupament alderdiaz gain, Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko lehendakari ohiak Democracia Catalana ere sortu berri du.

ERC, Reagrupament eta Demokracia Catalana dira eremu independentistaren hiru aukera nagusiak, noiz eta independentismoak inoiz baino indar handiena duenean. Edozein modutan, oso posible da Laporta eta Joan Carreteroren bi indarrek azkenean koalizioa osatzea. Independentista askok, hala ere, gehiago nahi du eta Laporta eta ERCren elkar ulertzea eskatzen ari da, besteak beste horrek bermatuko lukeelako Kontsultaren gaia indarrez eramatea Legebiltzar berrira. Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partalek, adibidez, gutun irekia idatzi die Puigcercos eta Laportari “PSC eta CiUren herri ereduari” independentismoak modu bateratuan aurre egiteko.

Hauteskundeetako emaitzak ikusi beharko dira lehenik, baina ondoren, kontsultarenarekin Ibarretxe lehendakariaren kontsultari gertatutakoa bizi dezakegu berriz Katalunian. Hori aurreikusiz, kontsulta eta erreferendumen alorra da Espainiako Konstituzionalak Estatut-ean ukitu duenetakoa, argi utziz eremu hori Madrilen eskumenekoa dela.

UDALBILTZA AUZIA
  hasiko datorren astean, uztailaren 15ean eta horren ondorioz 22 pertsona eseriko dira Auzitegi Nazionalean, guztiak udal jardueretan egindako lanagatik auziperatuak. Udaletan egiten diren ohiko jarduerak, baina Auzitegi Nazionalaren aburuz “ETAk agindutakoak”. Auzi honetan ere oso agerian geratuko da akusazio osoa frogarik gabe eraiki dela, berriz ere poliziaren txosten hutsei froga maila gorena emanez. Justizia eza eta “dena da ETA” mailu judizialaren kolpe bat gehiago.

Azkenak
June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garraio publikoaren deskontuak mantenduko dira, oraingoz

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


Eguneraketa berriak daude