“Tasio 25 urte” erakusketa jasoko du irailaren 26ra arte Uharte Buldain Fundazioak. Iaz bete zen Montxo Armendarizen filmaren 25. urteurrena. Grabazio uneak islatzen dituzten dozenaka argazki, panel informatiboak eta gidoiaren zirriborroak bildu dituzte erakusketan, beste hainbat objekturekin batera.
Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe argazki-zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jaso dute, Euskal Herriaren irudi ona kanpoan zabaltzen laguntzegataik.
Ron Carter 1960ko hamarkadan Miles Davisen boskoteko kide izan zenak jasoko du Donostiako Jazzaldiaren saria. Jazzaren munduan ezaguna da Carter, hainbat diskotan kolaborazioak egiten baititu. Donostiako Jazzaldian ere emango du kontzertua. Jazzaldia uztailaren 21etik 25era egingo da.