I Berriki guregana heldu da azken lege europarra: tamalez gerrikoa gehiago gogor estutu beharra. Gastatzen dena jaisteko, uda berez ez da sasoi txarra… Akaso Erreala izango da aurten igo den bakarra. |
II Urtero San Fermin izaten da jaien lehen zita udan, oraindik sos asko xahutzen da euskal zezenaren modan. Hurrena korrikalari denek pozik egingo dute lan goizero “Pobre de mí” kantatzen, baina INEMeko kolan. |
III Ondoren Gasteiz beteko zaigu festaz, irriz, Zeledonez, Florida, Zapa eta Kutxiko zenbait “vaskit@” dotorez. Kalera atera daitezela euren betiko umorez, parrandan baina kamisetekin, ohiko blusak jantzi ordez. |
IV Europar legetik at gelditzen aurten jai du Donostiak han ere murriztu behar dira lehenik ohiko izozkiak. Bestalde, atera ez daitezen beti hain su garestiak, gauero ETBk eman bitza berriz iazko guztiak! |
V Ai ama! Marijaia gaixoa laster jarriko da triste, nolabait Bilbo libratzen denik arren ez dezala uste. Udalak aitzakia jarrita jada ez dena albiste, Bilboko konpartsa denen txosnak di-da kenduko dituzte. |
VI Azkenik sorta hau jarri nahi dut lege etsenplu neurrira kolpean pixkatxo bat murriztuz nire silaben partida, pasatuz zortziko nagusitik soilik zortziko txikira; bederen hala letra etzanak erruz aurreztuko dira. |
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]