argia.eus
INPRIMATU
Katyneko dokumentuak agerian
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko ekainaren 30a
Katyn
www.wordpress.com
1940ko martxoan, SESBk Polonia inbaditu eta gero, Stalinek 15.000-25.000 preso poloniar exekutatzeko agindua eman zuen. Ondorengo hilabeteetan horietako batzuk Smolensk-eko NKVD presondegian hil zituzten, baina gehienek Katyn inguruko basoetan jaso zuten tiroa buruan. SESBk sarraskia burutu zuela ukatu zuen, 1989an erantzukizuna onartu zuen arte.

Iaz Katyn izenburuko filma (azpian, filmaren kartela) estreinatu zen gertaera gogorarazteko eta pasa den apirilaren 10ean gaia komunikabideetara itzuli zen, Poloniako presidente Lech Kaczinsky, sarraskiaren 70. urteurreneko ekitaldietara bidean, hegazkin istripuan hil zenean.

Orain errusiar agintariek gertakariari buruzko dokumentuak desklasifikatu eta argitara eman dituzte (http://rusarchives.ru/publication/katyn/spisok.shtml).