argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko uztailaren 01a

Aitor Zuberogoitiak jaso du Miguel Unamuno Saiakera saria, Surf izeneko obrarekin. Saritutako lanean bizitzaren azelerazioari buruzko kontakizuna egin du egileak. Horretarako, esperientzia pertsonalean oinarritu da. Hamahiru lan aurkeztu dira euskaraz, eta 47 gaztelaniaz.

 

Martin Ugalde (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) kazetari, idazle eta politikariak desio zuen bezala, andoaindarren esku utzi ditu Ugalde familiak berak idatzitako lanak eta agiriak. Milaka liburu, agiri eta eskutitzek osatzen dute bilduma, beste hainbat objekturekin (diplomak, marrazkiak...) batera. Andoaingo seme kuttuna da Ugalde.